‘Trash’ filma gaur estreinauko dabe EAEko eta Nafarroako zinema-aretoetan
2021-12-17 10:10 ZinemeaZinema Euskeraz programearen barruan dator.
Francesco Dafanok eta Luca Della Grottak zuzendutako film italiarra da eta Zineuskadik sustatuta, 2021ean Zinema Euskaraz programearen barruan estreinauko dan bederatzigarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoa berresten jarraitzea da asmoa. Egitasmo honi esker, ume eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketea bultzatzen dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta euskera sustatzen dau zinemagintzan. Beraz, Zinema Euskeraz programeak zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko helburua dau, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.
Filmaren laburpenari jagokonez, Slim apurtutako kartoi kaxa bat da eta azokan bizi da lagun dauen Bubbles kola-freskagarriagaz eta beste lagun batzuekaz. Bizirauteko modu bakarra ezagutzen dabe: dana xurgatzen daben garbiketa-makinei kizki egitea. Slimek baltz ikusten dau etorkizuna eta ez dau ezertan sinisten, ezta piramide magikoaren kondairan be. Kondaira horrek dino piramidea toki zoragarria dala eta zabor guztiari bigarren aukera bat emoten deutsola. Bertan, hondakinek bizi barri bat hasi eta galdutako erabilgarritasuna berreskuratzen dabe. Gau batean, ostera, Spark kutxa txiki eta berezia azalduko da eta Slimen bizimodua goitik behera aldatuko dau. Abentura dibertigarrietan sartuta, kutxatxoa Slimi zeozer gogorarazoten saiatuko da: batentzatzaborra dana, beste batentzat altxorra izan daiteke.
Ondoko zinema-aretoetan ikusi daiteke filma: Golem Alondiga (Bilbao) eta Golem La Morea (Pamplona), Príncipe Zinema (Donostia-San Sebastián), Niessen Zinemak (Errenteria), Multicines 7 (Bilbo) eta Getxo Zinema (Getxo).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!