'Non Dago Mikel?' filmak AtlantiDoc Saria irabazi dau
2021-12-15 08:15 ZinemeaMikel Zabalzari buruzko filmak Atlantidoc Urugaiko Zinemaldiko sari nagusia irabazi dau.
Sari honek bultzadea emoten deutso dagoeneko oparoa izan dan ibilbideri: Non dago Mikel? filmak Donostiako Zinemaldiko Irizar Sariaren epai mahaiaren Aitamen Berezia jaso eban 2020an. Ondoren, zinema-aretoetan publikoaren erantzun bikaina jaso eta gero, Lauaxeta Saria irabai eban Bizkaiko Aldundiaren eskutik. Zinema festibal askotan parte hartu dau filmak, baita nazinoartekoetan be: Aitagarriak Guadalajarako FICG festibala, Tolosako Cinespaña edota DocsMexico festibalak eta Goya Sarietarako aurrez hautatu eben. Bestetik, Terra Gollut festibalean dokumentu-film luzerik onenaren saria be irabazi eban.
Sinopsia
1985eko zemendia. Guardia Zibilak, terrorismoaren kontrako operazinoan, Mikel Zabalza atxilotu dau, autobuseko gidari gazte bat, beste persona batzuekaz batera. Gainerako gazteak askatu dituenean, tortura basatiak salatu ditue. Baina Mikel falta da.
Agintariek iges egin dauela esan arren, bizirik topetako esperantza ahuldu ahala, Euskal Herriko kaleetan oihu bat adituko da gero eta ozenago: Non dago Mikel?
Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas Pitu, zuzendariak
Amaia Merino
1995etik muntatzaile profesionala da eta 25 film luze baino gehiagotan egin dau lan hori (horreetako askotan gidoilari-kidea izanik).
Asier ETA Biok film luze dokumentalaren zuzendari, idazle, produkzino-kide eta muntatzaile ibili gara, film honegaz 2013ko Donostiako Zinemaldian Irizar saria irabazi genduan, nazinoarteko beste sari batzuen artean eta maila komertzialean estreinau da Espainiako, Frantziako eta Ekuadorreko zinema-aretoetan.
Miguel Angel Llamas Pitu
Ikus-entzunezko produkzinoko goi-mailako teknikaria, gaur egun Ahotsa.info egunkari digitalean lan egiten dau. Non Dago Mikel? bere lehen filma da zineman.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!