BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiak 7.500 ikusle batu ditu

Bizkaie! 2021-12-15 08:28   Zinemea

2020an baino 2.000 ikusle gehiago aurten, % 55eko okupazinoagaz.

XIV. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia abenduaren 3tik 12ra egin da eta 7.541 lagunek parte hartu dabe danetara. Jaialdian 52 film proiektau ditue, 13 herrialdetakoak. Nazinoarteko 11 estreinaldi izan ditu eta 22 Estadu mailan. 44 zinema-saio, 11 berbaldi eta 7 erakusketa izan dira. Eta bigarren aldiz jarraian, jaialdiak online bersino bat izan dau, sail ofizialean parte hartzen eben filmez gozetako aukerea eskaintzen ebana, nahieran.

Hamalau urteko historian inoiz ez bezelako erronkak izan ditu aurten BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiak: pandemiaren seigarren olatuaren hasierea eta Euskadi eta Nafarroa alerta laranjan egon diraneko bi astegoienen ondorioz sortutako uriolak. Esangura horretan, atontzaileek oso positibotzat jo dabe jaialdira 7.500 persona baino gehiago hurretzea, 2020ko kopurua 2.000 personatan gainditu, edukiera osoko hainbat saio agortu eta okupazinoa, % 55ekoa izan da, antzeko beste ekitaldi batzuetakoa baino nabarmen handiagoa. Mendiko komunidadeak oso egoera txarrean erantzun dau bigarren urtez jarraian. Horren erakusgarri dira 2021ean, urtarriletik zemendira arte, Mendi Tourrera jo daben 8.500 ikusleak, Estaduko 38 herri/uritan.

Halan da be, Mendiak beti izan dau bere komunidadearen aurrean hurrekotasunaa eta enpatia: gure ustez, gaur egungo egoeran, geure jentearen aurrean, gure nazinoarteko komunidadearen aurrean, danon artean, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia birpentsau behar dogu, % 55eko okupazino-tasa hori pandemiaren aurreko zifretara bueltau daiten barriro.

Mendiak komunidadearen topagunea dala erakutsi dau aurten be. 2022an, mendia, abenturea, muturreko kirolak eta naturea zinemarik onena programetan jarraituko dau, baina gaurtik aurrera gogoeta bat hasiko da azken edizino bietan egindako aldaketak mahai gainean jarriz: egoitzea handitzea edo programautako proiekzino eta ekitaldi kopuruari eusteko idea egungo egoerearen urtenbiderik onena ete diran erabagiteko.

Inoiz baino anbizino handiagoa dogu. Gure helburua, geure publikoari, gonbidatuei eta babesleei Mendiren bersinorik onena eskaintzea da, ia urte biko egoera makur honetan babesten eta elikatzen gaituen giro horri eutsiz. Ziur gagoz danon laguntzeari esker lortuko dogula.

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia ilusinoz betetako 2022a atontzen dabil, Mendi Tourraren lehen datak ezarriz eta, aldi berean, jaialdiaren 15. edizinoan pentsetan jarrita abendura begira.

Mendiko zinemaren mundu mailako erreferente da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia. Mendiko Zinemea sustatzeko Nazinoarteko Alkargoko (International Alliance for Mountain Film) kide da beste 26 festibal eta Torinoko Muzeo Nazionale della Montagna-gaz batera.

Babesle guztiei eskerrak bihotzez: Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza, BBK Fundazinoa, Ternua, Zineuskadi, Euskalduna Jauregia, Golem zinemak, Afesa, Metro Bilbao, iComunitac, ETS-Eusko Trenbide Sarea, Euskal Mendizale Federazinoa, Astobiza, Poloniako Kultur Institutua Madrilen, Itelazpi, CD Bilbao, Itsasmuseum, Pangea The Travel Store, Gran Hotel Domine eta Toyota Japan Car.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu