Brontze historikoa Agurtzane Egiluz, Naiara Rodríguez eta Adrián Yáñezentzat
2021-12-13 11:06 KirolaErruberadun jarlekuko saskibaloiko Europako Txapelketan.
Espainiak nazinoarteko lehen dominea irabazi dau Madrilen jokatutako txapelketa kontinentalean Alemaniari 40-58 irabazita. Lehen pausua Tokioko Jokoetarako sailkapen historikoa izan zan, ondoren lehen garaipen paralinpikoak eta hitzordu handian irabazitako diplomea izan ziran ziran eta orain, barriz, Europako Txapelketan irabazitako brontzea.
Saria faboritoetan ez egoan talde batentzat: Agurtzane Egiluz Basque Teameko bekaduna, Naiara Rodríguez bikaintasun proiektuko kidea eta Fundazinoren bekea jasoten dauen Adrian Yañez teknikaria tartean izan dirala.
Alemaniak Espainia ito eban multzoen faseko norgehiagokan baina gogo eta kontzentrazino handiari esker, Egiluz eta Rodriguezen taldeak erraz irabazi dau, hamar puntuko aldeagaz joan dira atsedenaldira baina bueltan ez dira makaldu eta hamar minuturen faltan ez deutse garaipenari iges egiten itxi. Defentsan estutu dabe azken laurenean eta azkenean, 40-58 amaitu da partidua.
Brontzea irabazita pozarren dagoz kirolariak: Egia esan, oso pozik gagoz egindako lanagaz. Gorabehera askoko txapelketea izan da eta gure helburua lortzea zoragarria da, adierazo deutso Agurtzane Egiluzek Basque Teami partidua amaitu eta gero.
Kontuak kontu, lau patidu irabazita (Turkia, Frantzia, Britainia Handia eta Alemania) eta hiru galduta (horreetako bi Holanda ahalguztidunaren kontra, Jokoetako, Munduko eta Europako txapelduna) amaitu dabe Europako txapelketa zoragarria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!