Urrats taldea irabazle 24 Ordu Digitalean

Bizkaie! 2021-12-13 08:27   Zinemea

Banda Aparta eta Atabalak izan dira finalista.

Sari nagusia (700€): Urrats taldeak eroan dau Galera lanari esker. Finalistak bi izan dira eta bakotxak 500 euro eroan ditu: Banda Aparta (Odiseoaren paradoxa) eta Atabalak (Nun hago)

Goiuri Aldekoa Otalora, Xabier Zabala eta Iratxe Mediavilla izan dira epaimahaiko eta hiruren artean erabagi ditue aurten irabazleak.

Bederatzi taldek emon dabe izena aurten baina COVIDak eraginda, azkenean zazpi lanek hartu dabe parte XVI. edizino honetan (Kiñu produkzioak, Neto ta Txeto, Urrats, The comnission, Grabon, Banda aparta eta Atabalak). Elorrioko Arriola aretoan erakutsi zituen 24 ordutan sortutako lanak eta sari banaketea ikusteko, herriko Arrapaladan antzerki taldeak aurkeztutako saioan.

Aurtengo oinarriak izan dira:

Gaia: Askatasuna.

Esaldia: Hodei bakotxak bere zidarrezko estaldurea dau.

Objekktua: Lumea

Ikusi 2021eko bideoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu