24 Ordu Digitalean film labur lehiaketan izena emoteko azken egunak

Bizkaie! 2021-12-08 09:52   Zinemea

Parte-hartzaileak atontzaileakaz jarri beharko dira hartu-emonetan: 24ordu@arriolaka.eus.

Elorrioko Arriola Antzokian film labur lehiaketea martxan dago. Aurten24 Ordu Digitalean jaialdia datorren abenduaren 10etik 11ra dator.

Elorrioko Arriola Antzokiak jakinarazo dau 24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketearen hamaseigarren ekitaldia abenduaren 10etik 11ra bitartean egingo dabela. Parte hartu gura dabenek atontzaileakaz jarri beharko dira hartu-emonetan: 24ordu@arriolaka.eus.

Abenduaren 10ean, lehiaketea hasteagaz batera jakinarazoko dabe antolatzaileek gaia eta hurrengo egunera arte izango dabe proiektuak pentsau, grabau eta editetako.

Lehiaketearen helburua da multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula barria edegitea, lan-taldeak sortuz eta teknologia barriak erabiliz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu