24 Ordu Digitalean abenduan dator
2021-12-01 08:12 ZinemeaAbenduaren 10etik 11ra egingo da.
24 Ordu Digitalean film laburren erakusketea lehiaketea da. Bertan, lanak 24 ordutan sortu behar dira: oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmau, grabau, editau eta esportau.
Jaialdiaren helburua multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula barria edegitea da, lan-taldeak sortuz eta teknologia barriak erabiliz. Sormenak, originaltasunak, idea trebetasunak eta istorioen osoketeak emoitza liluragarria eskaintzen dabe beti.
Lehiaketearen oinarrietan argi dago film laburretan esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu behar dirala, hain zuzen, aurretik atontzaileek proponiduko dituenak. Informazino hau guztia lehiaketea hasten dan momentuan bertan emongo jake parte-hartzaileei.
Eskatutako denporan lana egiteko, talde bakotxak bere burua atondu beharko dau produktua amaitu eta entregetako beharrezkoak diran eginbehar artistiko zein tekniko guztiak estaltzeko.
Taldeak Euskal Herri osotik datoz, batez be Durangaldetik, batzuk lehenago ibilitakoak dira eta beste batzuentzat lehiaketa batean parte-hartzen daben lehen aldia izango da. Era batera edo bestera, ondo pasetako aukera parebakoa.
24 Ordu Digitalean oinarriak
Abenduaren 10ean, arratsaldeko 17:00etan, atontzaileek gaia proponiduko dabe Elorrioko Arriola Antzokian, eta 24 ordu aurrerago filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira.
Filmak formato digitalean aurkeztu behar dira,.avi, konpresino barik edo .mov,( H264 o MP4), konpresino barik 16:9 formatoan, 4:3 formatoan aurkezten bada banda baltza gehitu beharko jako. Emisino formatoa 16:9 izango da.
Film laburren proiekzinoa abenduaren 11n izango da 20:00etan eta ondoren sariak emoteko saioa egingo da.
Sariak:
Sari nagusia....700€
Finalistea........500€
Finalistea........500€
Izena emoteko eta informazino gehiago: 24ordu@arriolaka.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!