'Itsasontziaren Mugimendua' film laburrak irabazi dau 2021eko Kameratoia
2021-11-22 10:25 ZinemeaAurtengo Kameratoian 16 film labur izan dira.
zinebilera.eus webgunean emitidutako on line saioan, Aitziber Garmendia, Ibon Goiko eta Aitor Mendibilibar epaimahaikideek, aho batez, lehen saria Devoz Al Alba taldearen Itsasoaren Mugimendua film laburrari emotea ebatsi dabe. Epaileen eretxiz, emozinoz betetako lana ondu dau Devoz al Alba taldeak eta maisutasunez eregita dago bertan islatzen dan maitasun istorioa. Bigarren saria, barriz, Ya-Ya taldearen Oskolatik ateratzen lanak eskuratu dau, umorez landutako film laburrak.
Aitziber Garmendia aktore eta sortzaileak eta igazko Euskal Zine Bileran zuzendari onenaren saria jasotako Ibon Goiko eta Aitor Mendilibarrek osotu dabe aurtengo epaimahaia eta sariak emoteko galan nabarmendu ebenez, sano gatxa izan da lan onena aukeratzea, ikus-entzunezko rallyra aurkeztutako 16 lanak maila handikoak diralako.
Publikoaren saria, barriz, zine bilerako ikusleek emoten dabena, LPK taldeak irabazi eban Aitta lanari esker, boto gitxi batzuen aldeagaz.
Hiru lan saritzen ditu Kameratoiak. Lehen sariak 800 euroko ordainsaria dau, 400 eurokoa bigarrenak eta hirugarrenak, barriz, Euskal Zine Bilera jaialdiko Publikoaren saria jasoten dauenak, Lekeitioko Trinkete aterpetxean gau bateko egonaldia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!