Zemendiaren 12tik 14ra egingo da XVII. Kameratoia

Bizkaie! 2021-11-11 08:46   Zinemea

Parte-hartzaileek 36 ordu izango ditue film laburrak egiteko.

Euskaltzaleen Topaguneak Lekeitioko Euskal Zine Bilereagaz batera atontzen dauen euskerazko ikus-entzunezkoen rallyan 16 taldetan banatutako 55 lehiakidek emon dabe izena aurten.

17. edizino honetako gaia eta ezaugarriak barikuan emongo ditue ezagutzera, arratsaldeko 20:00tan, kameratoia.eus webgunean. Hortik aurrera, domeka eguerdi arteko epea izango dabe lehiakideek film laburra ondu eta aurkezteko.

Aitziber Garmendia aktore eta sortzailea eta igazko Euskal Zine Bileran zuzendari onenaren saria jasotako Ibon Goiko eta Aitor Mendilibar izango dira aurten epaimahaikide.

Hiru lan saritzen ditu Kameratoiak: Lehen sariak 800 euroko ordainsaria dau, 400 eurokoa bigarrenak eta hirugarrenak, barriz, Euskal Zine Bilera jaialdiko Publikoaren saria jasoten dauenak, Lekeitioko Trinkete aterpetxean gau bateko egonaldia. Kameratoiaren irabazleak zemendiaren 22an iragarriko dira, jaialdia zarratzeko ekitaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu