Las Palmas, Portugalete, Errenteria, Elgoibar, Basauri, Potes eta Sopela

Bizkaie! 2021-11-04 09:07   Zinemea

2021eko Mendi Tour-aren azken 7 geltokiak.

Pandemiak pandemia, badaezpadako lurralde mugek lehenengo eta aforo mugek ondoren, ez dabe baldintzatu aurtengo Mendi Tourraren bidelerroa. BBK mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula onenen mostra ibiltariak 31 geltoki izan ditu, urtarrilean hasita eta honezkero ia 8.000 ikusle batu ditu zinema-aretoetan; horrek hauspotuta, zemendiko hitzorduak hemen dagoz, gero, abenduaren 3tik 12ra, zinemaldiaren ekitaldiaren atariko hoberik ez dagoala jakinda.

Zemendia

4 Las Palmas Kanaria Handikoa.

11 Portugalete.

11-12 Eerrenteria.

12 Elgoibar.

16 Basauri.

19-20 Potes-Liebana.

20 Sopela.

52 film 14. edizinoan

Hilebete falta da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizinoa hasteko, mendia, abenturea, muturreko kirolak eta natura gaiak buztartzen dituen film onenak barriro Bilbon, abenduaren 3tik 12ra.

52 film, luzeak zein laburrak, 11 herrialde ordezkatuz, gehienak europarrak. Espainia eta Frantzia dira ordezkaritza zabalena dabenak, 15 eta 11 filmakaz ondoz ondo; tartean 11 euskal produkzino dagoz. Europaz kanpoko herrialdeetan, AEB eta Kanada aurten be badagoz, 7 eta 4 filmakaz. Erresuma Batua (5), Italia (3), Austria (3), Eslovakia (2), Alemania (2) eta Polonia-Alemania-Suitza arteko alkarlana dan Sciana Cieni (The Wall of Shadows) dira zerrendea osotzen dabenak.

Mendiko Kulturea kapaz izan da pandemiari aurre egiteko: 192 film izan dira hautagaiak, Mendi Filmen sekula izan dan handiena, igazko 175eko kopurua gaindituz. Horretan lagundu dau Mendi Zinemearen Aldeko Nazinoarteko Alkargoak-IAMF bere barruan dagozan 27 zinemaldietarako izen-emote bateratua egiteko eskaini dauen aukereak. Mendi Filmeko ohiko izen-emote aukeraren osogarri emonkorra izan da.

Aurten be mendiko zinemagintza onenagaz gozetako aukerea egongo da, zinemaldiko aretoetako (Sala BBK, Euskalduna Jauregia eta Golem zinemak) jesarleku eskaintzea berreskuratuta eta igazko erantzun onari jarraipena emonaz, Mendi Film on-line plataformea be eskainiz filmak nahieran ikusteko.

Sarreren aurre-salmentea zemendiaren 19an aktibauko da. Egun horretan bertan egingo da 14. edizinoaren aurkezpena komunikabideen eta babesleen aurrean.

Mendiak 1976

Filmaren mundu mailako estreinaldia eta Shakhaur'76-ko nafarren eta poloniarren topaketea nabarmendu behar doguz 20021eko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu