Jone Arriola, Imanol Gurrutxaga eta Aimar Erkiaga dira finalistak
2021-10-28 12:48 ZinemeaVI. Benito Ansola sarian, zemendiaren 26an defendidu beharko ditue proposamenak.
Gaur emon dabe ezagutzera VI Benito Ansola sarian finalista subertautako lan eta egileen zerrendea. Danetara, 8 proposamen aurkeztu dira aurten eta Bego Vicario eta Estibaliz Urresola epaimahaikideek 3 aukeratu ditue azken faserako:
- Jone Arriola Lobete, Ana Angulo Umaran eta Itxaso Frau Terradillosen Dena asmauta dago proiektua.
- Imanol Gurrutxagaren Deserri proiektua.
- Aimar Erkiagaren Bi hankako zakurra lana.
Finalistek zemendiaren 26an epaimahaikideen aurrean defendidu beharko ditue orain aurkeztutako lanak, bideo dei bidezko Pitching saio batean. Irabazlearen izena, barriz, biharamunean, zemendiaren 27an emongo dabe ezagutzera, Lekeitioko 44. Zine Bilerearen barruan.
Benito Ansola sariak 3000 euroko ordainsaria dau proponidutako lana gauzatu ahal izateko, horixe baita, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzearen babesa dauen sari honen helburua: euskerazko ikus-entzunezko sortzaileak hauspotu eta euskal zinemagintzeari bultzadea
emotea.
Epaimahaikide lanetan ibilitako Bego Vicario eta Estibaliz Urresola zinemagileek nabarmendu dabenez, askotarikoak izan dira aurten aurkeztutako proiektuak, bai gaiari zein formatuari jagokenez, ikus-entzunezkoek bizi daben bolada onaren erakusgarri.
Ondorioz, finalistak aukeratzeko orduan izandako zailtasunak azpimarratu ditue, maila altuko proiektuak aurkeztu baitira.
Kontuak kontu, Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Zine Bilereagaz batera atontzen dauen Benito Ansola sariaren irabazlea zemendiaren 27an iragarriko da, Lekeitioko 44. Euskal Zine Bilera jaialdia zarratzeko ekitaldian; 3000 euroko saria jaso eta gero, egileak hamar hilebeteko epea izango dau proiektua gauzatzeko. 2022ko Euskal Zine Bilerako edizinoan estreinauko da lan saritua.
Benito Ansola sariko zuzendari irabazleak
David Zabala, Paul Urkijo, Aitor Gametxo, Joseba Ubeguraga, Maider Fernandez, Maria Elorza eta Ruben Rosas izan dira aurreko edizinoetako saridunak. Askok bide oparoa egin dabe ordutik ikus-entzunezkoen munduan.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!