'Non dago Mikel?' Ipar Euskal Herriko zinema-aretoetara helduko da urriaren 27an

Bizkaie! 2021-10-26 12:15   Zinemea

Hendaian, urriaren 27an, 20:30ean, Les Variétés zinema-gelan ikusi ahal izango da.

Amaia Merinok eta Miguel A. Llamas Pituk zuzendutako Mikel Zabalzaren inguruko filma Ipar Euskal Herrian estreinauko da eguaztenean, Hendaiako Les Variétés zinema-aretoan, Gastibeltza banatzailearen eskutik. Hurrengo egunetan, Ipar Euskal Herriko beste herri eta uri batzuetan ikusteko aukerea izango da. Proiekzino guztietan pelikulearen zuzendariak eta Mikel Zabalzaren familiarrak izango dira.

Non dago Mikel? pelikuleak ibilbide oparo egin dau 2020ko Donostiako Zinemaldian estreinau ebenetik. Festibal horreetan Irizar Sariaren epaimahaiaren Aitamen Berezia jaso eban. 2021ko zezeilean zinema-aretoetan estreinau eben, ia 15.000 ikusle izanik. Estadu espainolean gehien ikusitakoen zerrendan izan zan Non dago Mikel?. Gainera, Euskal Herriko 60 herritan ikusteko aukerea izan da, kultur etxe eta zentro zibikoetan egindako ibilbidean.

Azken asteotan Non dago Mikel? filmak nazinoarteko festibaletara salto egin dau: Mexikon FICG Gudalajarako festibalean eta DocsMexico-n izan da, baita Tolosako Cinespañol festibalean. Laster DocsValencia izango da.

Mikel Zabalzari buruzko filmak Lauaxeta Saria irabazi eban Bizkaiko Aldundiaren eskutik eta Terra Golluts festibalean be saritua izan zan. Datozen egunetan jakingo da Goya sarietarako izentautakoen zerrendan izango dan ala ez.

Ipar Euskal Herrian, ondoko herrietan erakutsiko dabe:

- Hendaian, urriaren 27an, 20:30ean, Les Variétés zinema-gelan.

- Getarian, urriaren 28an, 20:30ean, Getarienea zinema-gelan.

- Donapaleun, urriaren 30ean, 20:30ean, Saint-Louis zinema-gelan.

- Kanbon, urriaren 31n, 18:00ean, L'Aiglon zinema-gelan.

- Hazparnen, zemendiaren 1ean, 20:30ean, Haritz Barne zinema-gelan.

- Garazin, zemendiaren 2an, 20:30ean, Le Vauban zinema-gelan.

- Baionan, zemendiaren 11n, 18:00etan, Atalante zinema-gelan.

- Maulen, zemendiaren 14an, 18:00etan, Maule Baitha zinema-gelan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu