Parekotasuna nagusi Bilboko XIII. Film Sozialak Jaialdiaren saridunen zerrendan

Bizkaie! 2021-10-22 11:17   Zinemea

Euskeraz egindako lanik onenaren saria María Elorza eta Koldo Almandozen Quebrantos filmak eroan dau.

Argazkia: Irantzu Pastor | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren 13. Nazinoarteko Jaialdiaren saridunen zerrendan emakumeak nagusi izan dira, izan be, % 70 baino gehiago, sariak zein aitamenak gogoan hartuta, emakume zinemagileek jaso ditue.

Jaialdiaren amaierako galan izan dira Maribel Salas, Sol Maguna, GemmaMartínez, Asier Hormaza eta Mitxel Santamaría aktoreak. Ekitaldiaren amaieran, Izaro kantari bizkaitarrak abestu dau.

Mila lanetik gora jaso dira 13. zinemaldi honetarako eta horreetatik % 34 emakumeak zituen zuzendari edo zuzendarikide. Aurkeztutako 1.026 proiektuetatik, 81 hautatu dira, 45 herrialdetan eginak. Emakumeek egindako filmen ehunekoa, barriz, % 53koa da. Bestalde, Ikasleen Klaketa proiektuan Bizkaiko institutuetako ikasleek eskuko telefonoen bidez egindako Zinema Sozialeko 5 film labur erakutsi dira lehiaketatik kanpo.

Danetara, 500 proiekzinotik gora egin dira, 25 aretotan, Bilbon, Barakaldon, Elorrion, Erandion, Galdakaon, Gernikan, Getxon, Iurretan, Leioan, Mungian, Portugaleten, Sestaon eta Gasteizen. Proiekzinoak egin diran lekuetatik lanbide-heziketako eta batxilergoko institutuak dira 14.

Hogei bat zinemagile etorri dira Jaialdira, foro eta eztabaidetan parte hartzen. Bestalde, zenbait mahai-inguru egin dira Afrikako artearen eta kulturearen gaineko narratiba barriei buruz.

Kultura, Ondarea eta Garapen Jasangarria izeneko topaketea be egin da Jaialdiaren barruan: Kubako Habana Uriko Historialariaren Bulegoko hiru espezialista eta Senegalgo Saint Louis uriko beste hiru izan dira topaketan.

Oraindino jaialdiko saridunen lanak online ikusteko aukerea egongo da: Urriaren 25tik 31era, saritutako film guztiak doban ikusi ahal izango dira www.filmsozialakstreaming.org plataforma digitalean.

Sardidunen zerrendea

- Euskeraz egindako lanik onenaren saria: Quebrantos, María Elorza, Koldo Almandoz (Euskal Herria).

• Aitamen berezia: Bideak, Xabier Unamuno (Euskal Herria).

- Giza Eskubideen saria: Nicaragua, patria libre para vivir, Daniel Rodriguez (España).

• Aipamen berezia: Mi columpio, Montserrat Hurtado Rodríguez (Espainia).

- Genero Berdintasun saria: ¿Dónde estabas tú?, María Trénor (Espainia).

• Aipamen berezia: Y gritando voy a morir..., Luis Bruzón Delgado (Espainia).

- Emakume batek egindako lanik onenaren saria: Limiar, Coraci Ruiz (Brasil).

• Aipamen berezia: Tales of the accidental city, Maïmouna Jallow (Gambia, Espainia).

- Garapen Iraunkorraren saria: Ocupación SA, Laura Dauden eta Sebastián Ruiz-Cabrera (Brasil, Espainia).

• Aitamen berezia: Sembradoras de vida, Álvaro Sarmiento, Diego Sarmiento (Espainia).

- Kulturartekotasunaren saria: Descendents, Judit Aranda Moreno, Carlos Collazos Rodríguez (Espainia).

• Aitamen berezia: Once upon a place, Cèlia Novis (Espainia).

- Balio Hezkuntzaren saria: Emilia, Cristina Guillen (Espainia).

- Invisible Express saria: Influerer, Ane Martinez, Olatz Peña eta Ane Zugaza (Euskal Herria).

- Invisible Express publikoaren saria: Silencio, E. Miranda, M. Morán, S. Ruiz, M. Ribero (Euskal Herria).

- Zinema Ikusezina publikoaren saria: Tales of the Accidental City, Maïmouna Jallow (Gambia, Espainia).

- Film Sozialak Zinema Ikusezinaren saria: Condenadas en Gaza, Beatriz Lecumberri eta Ana Alba (Nafarroa).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu