Elortegiren 'El Vasco' filmaren azken ikutuak Bermeon
2021-10-19 12:26 ZinemeaEzustekorik ez badago, 2022. urtean lehenengoz erakustea da asmoa.
Erretratuak (Pausoka)
Argentinako Kordoba eta Mendoza probintzietan bost asteko filmazinoa egin ondoren, Jabi Elortegi zuzendari bermeotarra eta lantaldea Bizkaiko kostaldean dabil filmaketa lanetan, gaur, urriak 19, amaitzekotan. El Vasco euskal-argentinar koprodukzinoa (Pausoka Entertainment, Prisma Cine, Oeste films eta El Vasco La Película AIE), ezustekorik ez badago, 2022. urtean lehenengoz erakustea da asmoa.
EITBren babesa dauen filman Jabi Elortegi da zuzendaria eta beharrean dabiz Xabi Zabaletaren eta Arantxa Cuestaren gidoi batean oinarrituta.
Aktoreen artean dagoz Joseba Usabiaga, Eduardo Blanco, Itziar Aizpuru, Inés Efrón eta Laura Oliva; Itziar Ituñok, barriz, kolaborazino berezia egingo dau, egunotan Bermeon filmauko dabena.
El Vasco filman Mikel 35 urteko lagunaren bizipenak dira ardatz. Euskadin biziteaz itota, lan barik eta neska-lagunak agur esan ostean, online bidez ezagutzen dauen osaba baten gonbidapena onartuko dau Argentinako herri galdu batera joateko. Mikelek ez ekian herri horretako bizitzea Euskal Etxearen inguruan sortzen dala. Gainera, izeko komatik izartu eta nebea dalakoan ekingo deutso; ordutik aurrera, Mikelek zeozelako Euskadi batean itota ikusiko dau bere burua, Argentina erdian.
Jabi Elortegi
Bermeotarra telebista eta zinema zuzendaria da, Pausokarako lan egiten dauena eta, besteak beste, film luzeen artean, Zorion perfektua (2009) eta Go!azen (2008) eta telesailen artean Aitaren Etxea Pausokak Euskal Telebistarentzat sortutako euskal telesaila.
Horrezaz gan, Balbemendi Euskal Telebista eta Pausoka Entertainmentek sortutako misteriozko telesaila da; 2006 eta 2008 artean, denporaldi bi emon zituen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!