Zinemagile barriek zuzendutako 9 film luze Zinebi First Film Sariaren bila
2021-10-13 09:22 Zinemea63. Zinebi, zemendiaren 12tik 19ra.
Bilboko Udalak atondutako Zinebi – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak, Sail Ofizialean – Nazinoarteko ZIFF – Zinebi First Film Lehiaketan parte hartuko daben 12 herrialdetako bederatzi film luzeen izenburuak aurkeztu ditu.
Zinebi 63ko nazinoarteko epaimahaia honako honeek osotuko dabe: Helena Wittmann zinemagile eta artista bisual alemaniarra (ZIFFen bigarren edizinoan epaimahaiaren aitamen berezia irabazi eban 2017an), Paula Arantzazu Ruiz kazetari kultural eta zinema kritikari katalana eta Eva Sangiorgi idazle eta programatzaile italiarra, Viennale Vienako Nazinoarteko Zinema Jaialdiaren zuzendari artistikoa, FICUNAM jaialdi mexikarraren sortzailea eta Elias Querejeta Zinema Eskolako komisariotza-arloko arduraduna.
La chica nueva
Toulouseko (Frantzia) Cinélatino – Rencontresen garaile, La chica nueva (2021) filmari esker, Micaela Gonzalo argentinarrak bere aurreko lana, Toda mi alegría (2018), Berlinalen aurkeztu eban.
Faya Dayi
Jaiotzez mexikarra, baina Etiopian hazia eta New Yorken bizi dana, Jessica Beshirrek Faya Dayi (2021) filmari esker film luzerako salto egin eban, Etiopiako mendietan ia osorik filmautako dokumentala.
Freizeit Oder: The Opposite of Doing Nothing
Adin nagusitasunera heltzear dagozan bost gazte alemaniar Freizeit oder: das Gegenteil von Nichtstun (2021) Caroline Pitzenek zuzendutako dokumentalaren protagonistak dira. 2018ko Berlinen topikoaren antipodetan dagoan gazteria erakusten dau.
Los Fundadores
Fikzioaren eta Tijuanako gazteriaren errealidadearen artean, Los Fundadores (2021) Diego Hernandezen opera prima filmak Mexikoko film onenaren Zidarrezko Puma sari irabazi eban FICUNAMen (Mexiko) eta, ondoren, epaimahaiaren aitamen berezia FID Marseillen (Frantzia).
Language Lessonns
AEBetan orain hilebete estreinau eta Natalie Morales aktore estadubatuarraren (Language Lessons, 2021ekoa) lehen lana Berlinaleko azken edizinoan aurkeztu eben Austingo (Texas) SXSW Zinemaldian Publikoaren Saria irabazi aurretik. Moralesek berak eta Mark Duplass estadubatuar zinema indiarreko izarrak antzeztu eben.
Our Eternal Summer
Locarnoko (Suitza) Zinemaldiko orainaldiko Cineasti saileko Epaimahaiaren Sari Bereziak babestuta, Émilie Aussel frantziar zinemagileak L 'été, l' éternité (2021) fikzinoko bere lehen film luzea aurkeztuko dau. Aurreko film labur guztiak bezela, 18 urte inguruko gazteak dira filmeko protagonistak eta, kasu honetan, udea kostaldean igaroteko preparetan dabiz.
Reconciliation
Familien arteko liskarrak eta gatazkak konpontzeko oztopoak, baina, batez be, aurrez aurre dagozan aldeek adostutako bide baten bidez gainditzeko modua dira Marija Zidar zuzendari esloveniarrak zuzendutako Odpuscanje (2021) film luze dokumentalaren gai nagusia eta CPH: DOX zinema dokumentalaren Danimarkako jaialdiko Netx: Wave sailean estreinau eben.
Rock Bottom Riser
Fern Silva zuzendari luso-estadubatuarrak Zinebiko Sail Ofizialean lehiatu zan 2017. urtean, Ride Like Lightning, Crash Like Thunde film laburragaz eta Berlinaleko Encounters sailean estreinau eben haren opera prima aurkeztuko dau ZIFFn.
The Train Passed By
Kam Jeong-won zuzendari korearrak Zinebi aukeratu dau apirilean Jeonjuko Nazinoarteko Jaialdian aurkezttako The Train Passed By (2021) opera primaren nazinoarteko estreinaldirako.
Sail honetan lehiatzen diran filmak ZIFF Sari Nagusirako hautagai izango dira, 12.000 eurogaz (modu ekitatiboan emongo dira film irabazlearen produktorearen eta zuzendariaren artean) baita Gazte Epaimahaiaren Saria be (2.000 euro), Euskadiko unibersidadeko eta zinema-eskoletako ikasleen berariazko talde batek emoten dauena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!