XXXVIII. Algortako Ibilaldi Neurtua urriaren 12an izango da
2021-10-07 10:23 KirolaIzena emoteko epea urriaren 9an amaituko da.
Getxoko Itxartu talde atontzaileak jakinarazo dauenez, pandemiaren ondorioz, aldaketa batzuk dagoz eta esanguratsuenak honako honeek dira:
1) Izena emotea doban da eta Internet bidez baino ez da egingo.
2) Urtekerak mailakatuak izango dira.
3) Martxak amaitukeran ez da hamaiketakorik egongo batzokiko patioan, edari bat eta pintxo bat hartzeko gonbidapena egingo da inguruko taberna batzuetan.
4) Sariak emoteko ekitaldi publikorik ez da egongo, banakakoa izango da eta ez da ikuslerik egongo.
Izena emotea doban da eta urriaren 9an amaituko da epea, Itxartu Taldearen webgunearen bidez baino ez da egingo hemen. Inportantea: Ez da onartuko martxearen egunean bertan izena emotea.
Helduen ibilaldia neurtua da eta sariak eskuratu nahi izan ezkero, izena bikoteka emotea nahitaezkoa da.
Gaztetxoena, herri-martxea da eta banaka egiten da, sailkapen barik. Gaztetxoa bakarrik inskribiduko da.
Parte-hartzaile kopurua mugatua da, 300 bikote helduen Ibilaldian eta 250 gaztetxuenean.
Ibilbideak
- Helduek 7:30etan ekingo deutse ibilaldiari Algortako Batzokian eta Fadura, Iturgitxi, Sustatxa, Muñarrikolanda eta Berangotik ibiliko dira (jatekoa eta edateko, autobiaren azpian). Handik Azkorritik, Galea pasealekutik, Aixerrotatik, Arrigunagatik eta San Nikolasetik igaroko da, Algortako Batzokira heldu arte. Martxea hiru ordu eta erdi pasautxoan egin ahal izango da. Nahitaezkoa da kontrol guztietatik pasetea eta holan egiten ez dabenek ez dabe sailkapeneko sarietarako eskubiderik izango.
- Gaztetxuen Ibilbidea Algortako Batzokian hasiko da goizeko 10:00etan, inskripzinoan hautatutako orduaren araber, eta Musike Aurrekoa, Telletxe, El Angel uribidea, Getxoko Andra Mari, Getxoko kanposantua eta Galeako gotorlekua, Galea pasealekua, Aixerrota, Arrigunaga eta San Nikolas igaroko dira, Algortako batzokira heldu arte. Gaztetxo guztiek Martxearen oparia izango dabe.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!