Mendiko zinemarik onena Madrilen Mendi Tour-aren 7. edizinoan

Bizkaie! 2021-10-04 09:08   Kirola

Urriaren 4tik 7ra, lau saiotan, 13 pelikula eskainiko dira.

Hemen da Mendi Tour-aren Madrilgo 7. edizinoa, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia eta Cines Golem Madrid-en espedizinoa, igazko hutsune behartuaren ostean, indartsu datorrena. Babesle Real Sociedad Española de Alpinismo Peñalara eta Ternua dituala, Madrilgo mendi zinema zaleentzako ezinbesteko hitzordua.

Urriaren 4tik 7ra, lau saiotan, 13 pelikula eskainiko dira, Mendi Filmen nabarmendutakoak guztiak eta tartean zuzendari entzutetsuak agiri dira: Michael Dillon, Pavol Barabas, Seb Montaz edota David López ‘Campe’.

Cines Golem Madrid-en egingo da Mendi Tourra (c/Martín de los Heros, 14, Plaza de España). Sarrerak salgai dagoz online plataforman eta leihatilan, eguneko 6€ eta nahi izan ezkero, lau egunetako bonua 20€ (leihatilan baino ez da salduko).

Federación Madrileña de Montañismo eta Outdoor Sin Límite mendiko dendea dira aurten be laguntzaileak eta euren bazkide nahiz bezeroentzat deskontuak izango dira. Madrilgo Instituto Polaco de Cultura-k be bat egin du ekitaldiagaz, besteak beste, Harda – The Tough filmaren proiekzinoa babestuz, Marcin Polar poloniarrarena, igaz Mendi Filmeko Zuzendari Onena sariaren irabazlea. Desnivel liburudenda eta webguneak be bat egin dau Madrilgo Mendi Tourragaz.

Mendi Tour Madrid 2021. Cines Golem, 19:30

- Urriak 4, astelehena.

ATERPEAN ATERI.

THE WURL.

L'ESCALADE LIBÉRÉE: Mendi Film 2020 Epaimahaiaren Saria.

EVEREST - THE HARD WAY: Mendi Film 2020 Ikusleen Saria.

- Urriak 5, martitzena.

EL GRAN HITO: Mendi Film 2020 Film Labur Onena.

HARDA THE TOUGH: Mendi Film 2020 Zuzendari Onena – Marcin Polar.

JURRIA: GUARDIANES DEL GARROTE

ARRIESGARSE A VIVIR

- Urriak 6. eguaztena.

CHARGE 2

NORTH COUNTRY

OUT OF THE BLUE: Mendi Film 2020 Epaimahaiaren Saria.

DE LOCOS

- Urriak 7, eguena

HILLARY - OCEAN TO SKY: Mendi Film 2020 Sari Nagusia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu