Zaid Ait Malek-ek eta Denisa Dragomir-ek irabazi dabe 8. Gorbeia Suzien

Bizkaie! 2021-09-27 07:55   Kirola

250 boluntarioen laguntzea ezinbestekoa izan da.

Aurtengo Gorbeia Suzien International Skyrunning Federation-ek (ISF) atontzen dauen Skyrunner World Series munduko txapelketako probea eta Salomon-en Golden Trail National Series zirkuiturako puntuagarria izan da.

Danetara, parte hartu daben kirolariek 31 kilometroko ibilbidea egin dabe Gorbeiako Parke Naturalaren barruan 2.400 metroko desnibel positiboa gaindituz.

Ia 600 korrikalari abiatu dira Zeanuriko plazatik. Gizonezkoen podium-a honela geratu da:

1. Zaid Aita Malek- 3:03:40

2. Ander Iñarra- 3:06:10

3. Ben KIimtai 3:06:33

Emakumeen podiuma:

1. Denisa Dragomir- 3:39:47

2. Onditz Iturbe- 3:45:02

3. Lide Urrestarazu- 3:45:17

Aurreko edizinoetako irabazleak:

 Gorbeia Suzien 2012: Ionut Zinca eta Oihana Kortazar.

 Gorbeia Suzien 2013: Ionut Zinca eta Leire Agirrezabala.

 Gorbeia Suzien 2014: Ionut Zinca eta Maite Maiora.

 Gorbeia Suzien 2015: Manuel Merillas eta Laura Orgue.

 Gorbeia Suzien 2016: Luis Alberto Hernando eta Andrea Gil.

 Gorbeia Suzien 2017: Aritz Egea eta Ingrid Mutter.

 Gorbeia Suzien 2019: Aritz Egea eta Yngvild Kaspersen

Aurten, 21 kilometroko proba labur bat be egon da eta 200 korrikalarik parte hartu dabe.

Balorazinoa

COVID-19ak sortutako osasun-egoerearen ondorioz 2020ko edizinoa atzeratu behar izan ondoren, Gorbeia Suzien 2021 antolatzaileek ezarritako osasun eta segurtasun-neurriak errespetauta egin ahal izan da. Lasterketea aurrera eroateko 250 boluntarioen laguntzea ezinbestekoa izan da. Horregaitik, antolatzaileek jentaurrean eskertu nahi dabe munduko korrikalari onenen nazinoarteko egutegian sendotuz doan Gorbeia Suzien baten alde egin daben erakunde, babesle, eta boluntarioen babesa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu