Mendi Tour-ek 6.370 ikusle batu ditu orain arte

Bizkaie! 2021-09-20 12:48   Zinemea

Irailaren 23an, Urnietako Sarobe Arte Eszeniko Gunean izango da hitzordua.

Mendi TourBBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Udagoieneko egitarauari ekiteko prest dago, izan be, irailaren 23an, eguenean, Urnietan egingo da lehen saioa eta hortik aurrera zemendira bitarteko egitaraua atontzeko hainbat hitzordu dagoz baieztatuta:

Irailak 23 Urnieta.

Urriak 4-7 Madril.

Urriak 7 La Aldea De San Nicolas (Kanaria Handia).

Urriak 30 Teruel.

Urriak 31 Markina-Xemein.

Zemendiak 4 Kanaria Handia.

Zemendiak 12 Elgoibar.

Zemendiak 16 Basauri.

Mendia, abenturea, muturreko kirolak eta natura gaiei buruzko pelikulek haize freskoa ekarriko dabe zinemetako pantaila handietara eta zinemazaleek helduleku polita izango dabe euren pasino eta amesei bide emonez kalidadeko zinemagintzaz gozetako.

Pandemiak baldintzatutako 2021. urte honetan, Euskal Herriko esparrura mugatuta eta aforo murrizketak murrizketa, 24 Mendi Tour egin dira, danetara 6.370 ikusle batuz, saio bakotxeko 276 ikusle bataz beste:

Araban: Gasteiz, Agurain eta Amurriio.

Bizkaian: Bilbo-Santutxu, Leioa, Igorre, Zaldibar, Otxandio eta Mallabia.

Gipuzkoan: Donostia, Eskoriatza, Tolosa, Eibar, Hondarribia, Amntzuola, Arrasate, Zarautz, Orio eta Azpaitia.

Nafarroan: Iruña, Zangoza eta Irurtzun.

Horreez gan, udan Mendi Tour bi egin dira aire zabalean: Izabako anfiteatroan eta bestea Canet D’en Berenguer-eko (Valentzia) hondartzan.

2021eko abenduaren 3tik12ra egingo da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizinoa eta Mendi Tourraren urte osoko hauspoak indar handia emongo deutso. Pandemiak, gainera, ez dau ondorio murriztailerik izan mendiko zinemagintzearen produkzinoan eta aurten, beste behin, film asko inskribidu ditue Mendi Filmen parte hartzeko gogoz, mundu osotik bialdutako mendiko filmak. Irailaren 15ean amaitu zan izena emoteko epea eta ikuskatze lana jagoko orain hautaketaz arduratzen dan lan taldeari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu