Astegoienean, El Corte Ingles Bandereak amaierea emongo deutso Eusko Label Ligeari

Bizkaie! 2021-09-17 12:33   Kirola

Eusko Label Ligako zortzi traineru onenak lehiatuko dira,

Portugaleteko estropada eremuan emongo jako CaixaBank Koroa Txapeldunari eta datorren denporaldiko Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako azken taldeak ezagutuko doguz.

Zapatuko jardunaldia jokatu ondoren, lehen sailkatu bien artean dagoen aldea hiru puntukoa edo txikiagoa bada, estropadea erlojupeko formatuan jokatuko da, martiko batzarrean onartu zan legez.

Irailaren 19ko jardunaldia 11:20ean hasiko da Euskotren Ligako playoffetako bigarren jardunaldiagaz eta, holan, Euskotren Ligako 2022 denporaldian Donostia Arraun Lagunak, Orio Orialki eta Donostiarra Lacturalegaz batera zein talde ibiliko dan jakingo dogu. 11:50ean Eusko Label Ligako playoffen txandea izango da eta bertan datorren denporaldian Eusko Label ligan ibiliko diran azken traineru biak zeintzuk izango diran zehaztuko da.

12:30ean, barriz, Eusko Label Ligako azken banderearen lehia hasiko da, LI GP- XLVII Bandera El Corte Ingles - Portugaleteko Udala. Banderearen lehen txandan izango dira CR Cabo da Cruz, Ondarroa Cikautxo, Bermeo Urdaibai Avia eta Zierbena Bahias de Bizkaia eta ohorezko txandan, barriz, Orio Orialki, Donostiarra Amenabar, GO fit Hondarribia eta Santurtzi Transportes y Gruas Aguado.

Azken buruan, Bermeo XXXVIX. Ikurriña – Avia Sari Nagusia + Playoffa be ez daigun ahaztu. Zapatuan, irailaren 18an jokatuko da arratsaldeko 17:40an:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu