Harrera ofiziala Nany Suárezi eta Kerman Lejarragari
2021-09-16 09:33 KirolaRementeriak Lejarraga eta Suárez zoriondu ditu tituluakaitik.
BFAko Bizkaiko Diputadu Nagusiak, Unai Rementeriak harrerea egin deutse Nany Suárezi eta Kerman Lejarragari, boxeoko Europako txapeldun barriei. Asturiaskoa dan eta Bizkaian bizi dan Joana Nany Suárez boxeolariak Europako txapeldunaren gerrikoa irabazi dau minimosca kategorian; Kerman Lejarragak, Morgako Errebolberrak, barriz, Europako titulu gorena irabazi dau superwélter pisuan.
Rementeriak Lejarraga eta Suárez zoriondu ditu tituluakaitik eta talde-lanaren, ardurearen eta egunean-egunean hobetzeko ahaleginaren ondorioa dirala azpimarratu dau.
Kirolari biak autortzeko ekitaldia Bilbon, Foru Jauregiaren harrera-aretoan egin da eta bertan izan dira Lorea Bilbao Euskera, Kultura eta Kirol Saileko foru diputadua, boxeolari bien prestatzaileak, Ibon Larrinaga eta Eder Gómez eta kirolarien staff teknikoko kideak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!