Emondako laguntzeagaitik, eskerrak emon behar deutsegu Getxoko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzeari; baita gure ekintzak atontzen musutruk lagundu deuskuen enpresa eta dendariei.
Irailaren 19n, Itxarturen VIII. Orientazino Ibilbidea izango da
2021-09-15 12:02 KirolaAnimetan bazara, emon izena hemen.
Irailaren 19a, domekan, Itxartuk atondutako VIII. Orientazino Ibilbidea izango da. Mapa bat erabiliz, mendian hainbat gauza topau behar dira eta Getxon, Algortan ohikoa izaten da (2020an ezin izan eben egin pandemiagaitik).
Aurten ibilbide bi izango dira, betikoa (Uri Ibilaldia) Algortako hainbat denda (aurten gitxiago, domekan izango dalako), taberna, monumentu eta toki bereziak agertuko dira mapan eta mapa horren laguntzaz lekuak bilatzea da helburua eta topetan dozunean atontzaileek emondako txip bategaz leku horretan egon zarela erregistrauta geldituko da.
Bigarrenak (Ibilbide mistoak), zirkuitu bi ditu, bat aurrekoa eta bestea gune menditsuan. Mueta hau mendian holako orientazino ibilbideetan ohituta dagoan jentearentzat dago pentsauta eta, beraz, pertsona talde horretakoa ez bazara eta izena emon nahi badozu, Uri Ibilaldian emon izena.
Hiru ordutan zehar ahalik eta leku gehienetara joan behar dozu eta zenbat eta leku gehiago eta denpora tarte txikiagoan, orduan eta puntu gehiago izango dituzu, sailkapen hobea, hain zuzen be. Parte hartzea bakarkakoa da, baina izena emotea familiarra eta ibilbidea taldeka be egin daiteke.
Ibilaldi biak nahi dozun ordenan egin daitekez: Lehena bakarka zein taldeka egin daiteke eta oso aproposa be bada umeakaz egiteko, jentea nahiko pozik geratzen dalako.
Animetan bazara, informazino gehiago eta izena emoteko fitxea topauko dozuz hemen.
Itxartu taldea
1986ko martian eratu zan Itxartu Taldea Ismael Moral presidente zala eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren barruko Kultura Fundazinoen Erregistroan inskribidu eben.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!