'Madres paralelas', 'El buen patrón' eta 'Mediterráneo' filmak lehian Oscar sarietan

Bizkaie! 2021-09-15 08:35   Zinemea

Urriaren 5ean jakingo dogu ze pelikula lehiatuko dan.

Madres paralelas, Pedro Almodóvarrena, El buen patrón, Fernando León de Aranoarena eta Mediterráneo, Marcel Barrenarena dira Nazinoarteko Pelikularik Onena kategorian lehiatuko diran filmak.

Igazko Oscar sarietan Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose Mari Goenagaren La trinchera infinita aukeratu eben arren, ez eban aurrera egiterik lortu.

2021. urtean aukeratutako hirurak goi mailakoak izan arren, aurten izentautakoen artean, Pedro Almodovarren filmak erantzun bikaina izan dau; filman Penélope Cruz, Milena Smit, Israel Elejalde, Aitana Sánchez-Gijón eta Rossy de Palma dira protagonista eta ez ahaztu Penelope Cruz oraintsu saritu dabela Veneziako Zinemaldian: Madres paralelas filman egindako lanagaitik Aktore Onenaren saria irabazi dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu