‘Précieux’ filmak irabazi dau Animadeba

Bizkaie! 2021-09-13 07:40   Zinemea

Paul Mas zuzendari frantziarraren laburrak jaso ditu sari nagusia eta publikoarena.

Epaimahaiak erabagita (Marie Paccou zinemagilea, Carolina Lopez Animac jaialdiko zuzendaria eta Pedro Rivero zinemagilea eta Animakom jaialdiko zuzendaria) Mathilde Parquet zuzendariaren Trona Pinnacles film laburrak jaso dau Gidoirik Onenaren Saria; Alberto Vazquez zuzendariaren Homeless Home lanak epaimahaiaren aitamen berezia; Margrethe Danielsen zuzendari norvegiarraren Pearl Diver film laburrak jaso dau Zuzendari Berria EHU Saria; eta Noah Mauchly zuzendariak sortutako Mouse film laburrak eskuratu dau K-Saria.

Kontuak kontu, Paccou bera izan da aurtengo ohorezko gonbidatua, izan be, 1998an aurkeztu eban lehen lan laburra: Un jour izenekoa eta Film Onenaren Europa Saria jaso eban hari esker. Jaialdian Euskal Makila izeneko oroigarria eskaini eutson Paccouri Aitor Oñederra Animadebako zuzendariak.

Animadeban 40 film baino gehiago eskaini ditue; antontzaileek 1.500 film labur baino gehiagoko multzotik egin dabe lehen hautaketea eta epaimahaiak bigarren multzo murritzago horretatik nabarmendu ditu saritutako lanak.

2008an egin eben lehen jaialdia eta, hamarkada bateko bidea egin ondoren, nazinoarteko lehiaketa bilakatu zan 2019an. Igaz etena egon zan koronabirusaren erruz eta aurten bueltau da publikoaren erantzun zabalagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu