VI. Benito Ansola Sarian parte hartzeko azken egunak

Bizkaie! 2021-09-10 08:20   Zinemea

Deialdia irailaren 19an amaituko da.

Irailaren 19a izango da VI Benito Ansola sarian parte hartzeko azken eguna. Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilereak euskerazko ikus-entzunezkoak produziduteko atondutako lehiaketeak 18 eta 36 urte bitarteko gazteen film-proiektuak sustatzea dau helburu eta 3.000 euroko
ordainsaria du. Lan irabazlea 2022ko Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinauko da jentaurrean.

Deialdi honetara diziplina ezbardinetako proiektuak aurkeztu daitekez (fikzinoa, sorkuntzea, animazinoa zein dokumentalak). Horretarako, sariaren oinarrietan agertzen diran baldintzak bete behar ditue lehiaketara aurkeztutako lanek.

Bego Vicario eta Estibaliz Urresola zinemagileak izango dira epaimahaikideak eta Lekeitioko 44. Euskal Zine Bilera jaialdia zarratzeko ekitaldian iragarriko da VI. Benito Ansola sariaren lan irabazlea. Irabazleak 10 hilabeteko epea izango dau ikus-entzunezko proiektua gauzatzeko.

Benito Ansola lehiaketeak Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzearen babesa dau eta euskal kulturea zabaldu eta sortzaile gazteei euskerazko ikus-entzunezkoak produziduten laguntzea dau helburu.

Benito Ansola sariko zuzendari irabazleak

David Zabala, Paul Urkijo, Aitor Gametxo, Joseba Ubeguraga, Maider Fernandez, Maria Elorza eta Ruben Rosas izan dira aurreko edizinoetako saridunak eta askok bide oparoa egin dabe.

Benito Ansola sariei buruzko informazio guztia (Aurtengo oinarriak, aurreko edizinoak, aurreko edizinoetako irabazleak...) irudienea.topagunea.eus webgunean dozue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu