XIV. BBK Mendi Filmerako filmak aurkezteko epea irailaren 15ean zarratuko da
2021-09-09 08:40 KirolaBizkaia Ternua Bekea 2022rako proiektuak aurkezteko epea, barriz, irailaren 13an amaituko da.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendiko zinema jaialdiaren 14. edizinorako izen-emote epea irailaren 15era arte dago zabalik. Abenduaren 3tik 12ra egingo da jaialdia aurten eta, beraz, produktoreek, zuzendariek eta errealizatzaileek lanak aurkezteko sasoia da.
Mendiagaz lotutako gaiak jorratzen dituen filmek parte hartu ahal izango dabee: alpinismoa, eskaladea, abenturea eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, naturea... Kontuak kontu, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako lanek baino ezin izango dabe parte hartu edizino honetan.
Bekeari jagokonez, Espainian bizi diran 18 eta 35 urte bitarteko gazteek bekea jasoteko aukerea izango dabe, zinematografia edo ikus-entzunezko ikasketak egiten edo egin dituenak badira.
Proiektua banaka zein taldean aurkeztu daiteke.
Taldeko kide bakotxak gehienez 3 film labur edo film luze bat estreinau ahal izan ditu zirkuitu komertzialean edo jaialdietan.
Mendi Film Bizkaia-Ternua beka jasoteak ez dau proiektu berarentzat beste laguntzarik jasoteko aukera baztertzen.
Irakurri bekearen oinarriak hemen.
Sail Ofizialeko sari guztiek izango dabe Eguzkilore garaikurraz batera dirua eta guztira 24.000€ banatuko dira.
Ikusi hemen BBK Mendi Film Bilbao - Bizkaia jaialdian urtez urte saritutako filmen zerrendak.
Anbotoko ilunabarra udako argazki lehiaketearen irabazle
Anboto Helmugea irudia publikau eban garagarrilean Amaia erabiltzaileak bere Instagramean. Anboton gozautako ilunabar zoragarria erakusten dauen irudia da.
Gure udako argazki lehiaketea irabazi dau eta horri esker aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko (abenduak 3-12) bigarren astegoienerako sarrera pack bi irabazi ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!