SGAE Fundazinoak Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiaren 69. edizioan parte hartuko dau
2021-09-03 08:05 ZinemeaDunia Ayaso Sariaren 5. edizinoa irailaren 24an eskainiko da.
SGAE Fundazinoa irailaren 17tik 25era egingo dan Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiagaz alkarlanean ibiliko da. Oraingo honetan, SGAE Fundazinoak Made in Spain sail ez lehiakorra (Espainiako zinemagileen zortzi film erakutsiko dituana) eta V. Dunia Ayaso Saria (generoaren ikuspegiagaz konprometiduena dan Estadu mailako filma) atonduko ditu eta sari hori irailaren 24an emongo dabe, 17:00etan, Kursaalen. Era berean, Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Alkarteak Euskal produkzinopeko gidoi onenari Saria emongo dau irailaren 24an bertan, SGAE Fundazinoak eta SGAEren Euskadiko Lurralde Kontseiluak 2019tik aurrera emoten dabena, hain zuzen be.
V. Dunia Ayaso Saria
SGAE orain urte bi hasi ziran Dunia Ayaso saria emoten Donostiako Jaialdian; sari hau orain zazpi urte hil zan gidoilari eta zuzendari kanariarrari egindako omenaldi legez sortu da eta emakumeagaz konprometiduenak diran lan zinematografikoak autortzen ditu.
Saria 5.000 eurokoa da eta oraintsu produzidutako film bat saritzen da, balio zinematografikoagaz batera, historian protagonista izan diran emakumezko personaiak erakusten dituana edo emakumeak gizartean dauen egoerea islatzen dauena. Sariak berez estereotipo eta leku amankomunak gainditzen dituen zintak, emakumeen errealidadea, aukerak eta memoria historikoa faltsutzen dituenak ardatz. Era berean, Madrilgo Berlanga Aretoak Made in Spain sailean lehiatu diran tituluen aukeraketa bat erakusten dau, Donostiako hitzordua Espainiako uriburura hurreratzeko asmoz.
Made In Spain atala
2012tik, SGAE Fundazioak Made in Spain sail ez-lehiakorra atontzen dau. Sail honek hainbat film batzen ditu, urteko zinema espainiarraren erakusgarri, Estaduan estreinau edo estreinau bako produkzinoakaz. Zinemaldiak plataforma bikaina eskaintzen deutse film horreei nazinoartean zabaltzeko. Aurten, Made in Spain atalak honako zortzi izenburu erakutsiko ditu: Júlia de Pazen Ama, Ainhoa Rodriguezen Destello Bravío, Javier Espadaren Buñuel, un cineasta surrealista, Luis López Carrascoren El año del descubrimiento, Agustí Villarongaren El ventre de mar, Ezekiel Montesen Hombre muerto no sabe vivir, Adrián Silvestreren Sedimentos eta Javier Tolentinoren Un blues para Teherán.
Euskal produkzinopeko gidoi onerari Saria
Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Alkarteak gidoilariaren lana saritzeko saria ezarri eban 2015ean. Horretarako, Zinemaldiko edozein sailetan aurkeztutako fikzinozko film luzeen artean euskal produkzinoko lanik onena aukeratzen dau.
2019tik, SGAE Fundazinoak eta SGAEren Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Kontseiluak finantzietan dabe sari hori. Igaz David Pérez Sañudo bazkideak irabazi eban, Aneren gidoiari esker. Film horrek hainbat sari jaso zituan, besteak beste, honako Goya 2021 sariak: Egokitutako gidoi Onenarena, Emakumezko aktore barri Onenarena (Jone Laspiur) eta Emakumezko aktore protagonista Onenarena (Patricia López Arnaiz).
SGAE Fundazinoa eta Zinemaldiaren arteko loturea
Azken hiru hamarkadotan erakunde biek sarritan kolaborau dabe, izan be, ugari dira Autore eta Argitaratzaileen Alkarte Nagusiak, berorren Fundazinoagaz batera, bere bazkide-egileen errepertorioa sustatzeko atondutako programa kulturalak eta horreetako asko Zinemaldiak berak jasoten ditu gainera.
Aitatutakoez gan, badira beste kolaborazino batzuk be: Fikzinoa jorratzen daben film luzeetarako Julio Alejandro SGAE Gidoi Sariaren emoitzak eta Kontzertua eta Proiekzioa izeneko ekimena, 2019ra arte Anoetako Belodromoan Zinemalditik pasau diran hainbat soinu-banden interpretazioa eskaintzen eban Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, musikaldia pelikulen zatien zuzeneko proiekzinoakaz buztartuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!