‘Oltxiak’ filma irailaren 3an helduko da EAEko zinema-aretoetara
2021-09-02 12:38 ZinemeaZinema Euskeraz programearen barruan dator.
Irailaren 3an, EAEko zinema-aretoek Oltxiak filma estreinauko dabe Zinema Euskeraz programearen barruan. Erhard Dietl autore alemaniarraren umeentzako liburuen serie homonimoan oinarrituta dago animazino-film hau. Alemania eta Belgikaren arteko koprodukzinoa da, nazioartean esperientzia daben animatzaile ospetsu bik zuzendua: Jens Møller (Las crónicas de Fabulandia) eta Toby Genkel (Yakari, le film; Richard, la cigüeña; ¡Upsss! ¿Dónde está Noé…?).
Oltxiak Zineuskadi-k sustatutako Zinema Euskeraz programearen barruan 2021ean estreinetan daben zortzigarren filma da, izan be, ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko konpromisoa dau Zineuskadik. Egitasmo honi esker, ume eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketea bultzatzen dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta euskera sustatzen dau zinemagintzan.
Kontuak kontu, Zinema Euskeraz programeak zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko helburua dau, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.
Filmak ikuslea mundu fantastiko batean kokatzen dau: Etxe barri baten bila dabiz Oltxiak, baina inon ez dira sentiduten ondo etorriak. Usain txarra dabe eta gizaki gehienek ez ditue maite. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzen danean, Oltxiak etxean bezela sentiduten dira eta bertan geratzea erabagiten dabe.
Hurrengo zinema-aretoetan ikusi ahal izango da filma: Antiguo Berri (Donostia), Gorbeia (Gasteiz), Florida (Gasteiz), Niessen Zinemak (Errenteria), Multicines 7 (Bilbao), Getxo Zinema (Getxo) eta Zugaza (Durango).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!