Literatura Unibersala osotzen jarraitzeko, bigarren deialdia atondu dau EIZIE-k
2021-07-22 08:11 KultureaLanak aurkezteko epea 2021eko irailaren 23an amaituko da.
Lehiaketearen oinarriotan, honako hiru obra honeek dira bigarren deialdiko itzulgaiak (eta lehiaketan parte hartzeko itzuli beharreko laginak):
- Leonardo Sciacia, Todo Modo
Lehiaketarako lagina, hemen (pdf).
- Amos Oz, מיכאל שלי (Michael Sheli) / My Michael / Mi querido Mijael / Mon Michaël...
Lehiaketarako lagina*, hemen (pdf).
- Marina Tsvetaieva, Mon frère féminin: Lettre à l'amazon
Lehiaketarako lagina, hemen (pdf).
(*) Lagina ingelesezko itzulpenarena da, egileagaz lankidetzan egina (Hebreerazko liburua, hemen). Jatorrizkotik itzuli ezean, gitxienez sorburu-hizkuntza bi erabili beharko dira eta horreei jagokezan orrialdeen fotokopiak aurkeztu. Edozelan be, jatorrizko hizkuntzatik itzultzea hobetsiko da.
Lehiatzaileak
Itzultzaile profesionalak zein hasi barriak izan daitekez lehiatzaile.
Aurkeztu beharrekoak
Lehiatzaileen eskura jarritako testuaren itzulpena (lau kopiatan), ezizen bategaz.
Guutun-azal zarratu baten barruan, itzultzailearen datuak adierazoko dira eta ezizen bera errepetidu gutun-azalean. Ondokoak dira adierazo beharreko datuak: itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, izenpea. Nortasun agiriaren fotokopia be sartu behar da gutun-azal horretan.
Obra baterako baino gehiagorako laginak aurkeztekotan, bakotxari bere ezizen eta gutun-azal zarratua erantsi behar jako.
Proiektuak aurkezteko lekua eta epea
Epea 2021eko irailaren 23an amaituko da, eguerdiko 12:00etan.
EIZIE alkartearen egoitzan aurkeztu behar dira itzulpen-proiektuak: Helbidea: Zemoria 25, behea - 20013 Donostia. Postaz edo mezulariz bialdu ezkero, Literatura Unibersala lehiaketarako dala adierazo gutun-azalean.
Epaimahaia
Hiru lagunek osotuko dabe epaimahaia, jasotako itzulpenak aztertu eta esleipena egiteko. Itzulpengintzearen munduan autortutako gaitasuna eta prestigioa dauen persona bana izentauko dabe Eusko Jaurlaritzeak, itzulpenok argitaratuko dituen argitaletxeek eta EIZIE alkarteak. EIZIEk idazkari bat be izentauko dau, hizpiderik eta boto barik ibiliko dana. Epaimahaiaren erabagia atzeraezina izango da.
Esleipenaren jakinarazpena
EIZIE-ren webguneko albistegiaren bidez jakinarazoko da epaimahaiaren erabagiaren barri. Esleituak izan diran proiektuen itzultzaileei zuzenean jakinarazoko jake.
Esleipenaren osteko kontratazinoa
Esleipenaren ondoren, obra osoaren itzulpena egiteko kontratua sinatuko dabe EIZIE-k eta itzultzaileak eta obra hori hirugarren batek argitaratzeko baimena emongo deutso itzultzaileak Alkarteari (Erein eta Igela argitaletxeek argitaratuko ditue papelezko liburu eta e-book forman, bilduma honetarako bat eginik).
Ordainsaria
Todo Modo: 2.997 euro | My Michael: 7.290 euro | Mon frère féminin: 883,5 euro
Bildumarako finkatutako ordainsariak erabili dira, sorburu-testuaren eta hizkuntzearen arabera. Gaztelania: 24 euro orriko. Frantsesa, ingelesa, katalana, galegoa, portugesa, italierea: 27 euro orriko. Gainerakoak: 30 euro orriko.
Itzulpena jatorrizko hizkuntzatik ez dan beste batzuetatik egiten bada, sorburu hizkuntzei jagokezan tarifen batez bestekoa erabiliko da.
Obrak buektetako epea
Liburuak bueltetako epea orri kopuruaren araberakoa izango da, esleipena jakinarazoten danetik hasita: 125 orri - 6 hilebete. Proportzino horren arabera kalkulauko dira epeak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!