VI. Benito Ansola Sariko epaimahaikideak dira: Estibaliz Urresola eta Bego Vicario
2021-07-21 13:25 ZinemeaProiektuak aurkezteko deialdia irailaren 19ra arte egongo da zabalik.
Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zinema Bilereak irailaren 19ra arte zabalik dauen VI. Benito Ansola sarian parte hartuko daben epaimahaikideak Estibaliz Urresola eta Bego Vicario izango dira. Edizino honetan, epaimahaikideek 3 lan finalista aukeratu eta egileek Lekeition egingo dan Euskal Zinema Bileran aurkeztu beharko dabe proiektua epaileen aurrean. VI. Edizinoko irabazlea Euskal Zinema Bilerako zarratze ekitaldian jakinarazoko da.
Euskal kulturea zabaltzeko eta gazteei euskerazko ikus-entzunezkoak produziduten laguntzeko helburua dau sariak. Irabazleak 3.000 euro jasoteaz gan, lan irabazlea 2022ko Lekeitioko Euskal Zinema Bileran estreinauko dau jentaurrean. Kontuak kontu, 10 hilebeteko epea izango dau irabazleak bere ikus-entzunezko proiektua egiteko.
Seigarren edizino honetan, arlo ezbardinetako ikus-entzunezko lanak (fikzinoa, sorkuntzea, animazinoa, dokumentalak eta bestelakoak) aurkeztu daitekez baina, betibe, aurretiaz inon argitaratu bakoak. Horretarako, lehiaketearen oinarrietako baldintzak bete beharko ditue parte-hartzaileek eta aurkezten dituen proiektuek.
Benito Ansola sariko epaimahaikideak
Estibaliz Urresola
Euskal produktore eta zinema zuzendaria da. Zinemearen eta telebistearen industrian ibili da lanean urte luzez eta hainbat film labur eta dokumental ditu eginak. Gariza Films ikus-entzunezko etxeagaz lan egiten hasi zan 2018an. Bertan, 20.000 erle espezie proiektua jorratzen hasi zan; lan hori Noka Mentoring 2019 programako hiru proiektu hautatuetako bat izan zan eta 2021ean sari bat irabazi eban Thessaloniki Nazinoarteko Jaialdian. Polvo somos (2020), Urresolaren azken film laburra da, Zinebiko sail ofizialean estreinau eben eta Gidoi Onenaren zein Euskal Film Labur Onenaren sariak jaso zituan.
Bego Vicario
Euskal Herriko aitzindarietako bat izan zan 1990eko hamarkadako animazino esperimentalean. EHU-ko Arte Eder Fakultadean irakaslea da gaur egun.
Hauazkena ikerketa taldeko koordinatzailea da eta Beti bezperako koplak (2016) eta Areka (2017) lako lanak egin ditue. Euren azken lana, Ehiza (2020), 43. Euskal Zinema Bilerako Urrezko Antzarraren irabazlea izan da, film onenaren saria lortuz.
Benito Ansola sariei buruzko informazino guztia (Aurtengo oinarriak, aurreko edizinoak, aurreko edizinoetako irabazleak...) irudienea.topagunea.eus webgunean dozue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!