Poutarrek eta Manu Poncek 'Mal de panza' bidea edegi dabe

Bizkaie! 2021-07-21 12:48   Kirola

Perun, Mendikate Zurian, Yacako Quebradan dabiz Iker eta Eneko Pou.

Eskalada librean edegi dau Mal de panza (7 a/300 m) bidea hirukoteak, izan be, Manu Ponce murtziarra be pou anaiakaz batera ibili da. Bederatzi luze izan dira eta ederrenak zazpigarrena The Splitter eta zortzigarrena La Guinda dira.

Altuereari jagokonez, 4.100 eta 4.400 metro inguruan eskalau dogu eta bideari jarri deutsagun izena be ez da kasualidadea izan, hirurok be tripako minakaz eta ibili garelako. 

Nevado Mateo de (5.150 m) eta Vallunaraju (5.686 m) mendietan eta ¡Viva Perú Carajo! bidea eskalau ondoren etorri da Perun edegitako bigarren bidea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu