Poutarrak aklimatazino fasean
2021-07-05 07:50 KirolaMateo Edurtua eta Vallunaraju zapaldu ditue Iker eta Eneko Pouk.
Peruko Mendikate Zuriko Huaraz uria 3.000 metroko altueran dago eta Mallorkan egozala, hara joateko erabagia astebete lehenego hartuta, gorputzak eta buruak derrigor behar ditue egun batzuk bertakotzeko; horretan dabiz baina heldu eta berehala 5.150 metroko Mateo Edurtuaren tontorra zapaldu dabe Peruko Micher Quito eta Luciana Juárez argentinarragaz batera.
Orain, barriz, Vallunaraju mendira doaz, uriburutik erraz ikusten dan tontorra, 5.686 metroko mendira: Armozua jan eta goizaldeko 01:00ean, zero azpitik 10 gradu egozala ekin deutsagu bideari; gau osoan ibili gara eta eguzkiaren lehenengo printzakaz heldu gara tontorrera Cesar eta hirurok. Geroago heldu da Gustavo eta Lucianak eta Micherrek atzera egin behar izan dabe, Lucianak buruko edemearen sintomak igarri dituanean baina beherantz jo eta azkar joan jakoz sintomak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!