Poutarrak Peruko Andeetan ibiliko dira 2021eko udan

Bizkaie! 2021-06-30 11:04   Kirola

Iker eta Eneko Pou, Manu Ponce eta Alex Estrada dira espedizinokideak.

Mendikate Zurian, 2017 eta 2019. urteetan bost bide edegi zituen: Zerain, Burrito Chin de los Andes, Cabeza Clava, Andean Kingdon eta Aupa Gasteiz; ganera, lehenengoz, estilo librean, Quio Vado Ancora bidea edegi eben. Huaraz ingurua goitik behera ezagutzen dabe eta barriro be han bueltan ibiliko dira.

Astebete lehenago erosi doguz txartelak, ez geunkan argi, bigarren urtea espedizino barik igarotea larregi begitandu jakun eta Perun, pandemiaz gan, ezegonkortasun politikoa be badago baina han doguzan lagunakaz berba egin ondoren hartu dogu erabagia. Normaltasuna eta errutinea, bidaiak, eskaladak eta enparauak behar doguz eta babesleak be adi ditugu; turistak behar ditue ekonomia suspertzeko eta guk zeozertan lagundu bageinke, aurrera.

Asmoa 40 bat egun bertan ibiltea da, altuera handietan ibiliko gara, bizi edo 3.300 metroan biziko gara eta eskaladak, barriz, 5.000 eta 6.000 metroko mendietan egitea espero dogu eta, beraz, altuerara egokitzea oinarrizkoa izango da.

Igaz baragarri ibili arren, Europako Mendietan, Rayu bide gogorra edegi eta gure lehenengo liburua: 'Aúpa Pou: Una Vida Encordados’ argitaratu genduan. Aurten, gure estiloari eutsiz natureagaz gozetako esperantzea dogu.

Ikusi hemen 2019ko garagarrilean, Cashan (5.686 m) espedizinoko irudiak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu