Xilaba 2021, udagoienean

Bizkaie! 2021-06-22 08:10   Bertsolaritzea

Irailaren 18tik zemendiaren 13ra izango da txapelketea.

Bertsolarien Lagunak Alkarteak jakinarazo dauenez, igaz amaitu barik ez genduan txapelketea ahaztu eta barriro plazak hartuko ditugu, amaitzeko esperantzeari eutsiz. Aurten, 24 bertsolarik parte hartuko dabe lehian. Covid-19 izena hartzen dauen pandemiaren baimenagaz, irailaren 18an, Makeako Herriko Gelan hasi eta zemendiaren 13an Donibane Lohizuneko Jai Alaian amaituko dan 8 saioko txapelketea izango da.

Bagilaren 20a bertsolariek zein saiotan kantauko daben erabagiteko zozketearen eguna izan zan. Larraldean batu eta ondoko honeek dira Xilaban parte hartuko daben bertsolariak: Aitor Servier Etxexuri, Amets Arzallus Antia, Bittor Thicoïpe, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Iker Altuna, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Johaine Sarraillet, Josu Txoperena Iribarren, Karlos Aizpurua Etxarte, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maddi Sarasua Laskarai, Maindi Murua Berra, Miren Artetxe Sarasola, Mizel Mateo, Odei Barroso Gomila, Oier Urreizti, Patxi Iriart Hiribarren, Pettan Prebende, Ramuntxo Christy, Xan Alkhat eta Xumai Murua Berra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu