Araban, Eginon, La Lezen, 'Jon' bidea kateatu dabe Poutarrek

Bizkaie! 2021-06-09 11:11   Kirola

Estilo librean egin dabe 8a+ u 8b- zailtasuneko bidea.

Jon, Rafael Herasek eta José Otxoa de Eribek edegi eben 1992ko irailean eta Eginoko Eskolako enblematikoena da, izan be, La Lezeko arkuan sartzen zarenean, lurraldeko biderik ikusgarrienean zagozala pentsetan dozu.

8a+ u 8b- da Jon bidearen zailtasuna eta, akaso, horregaitik ez da inor ausartu librean eskaletan. Guk eskura geunkan eta ilusino handia egiten euskun bidea katetazea esan dau Iker Pouk.

Bost luze dira eta 2o eta 4o dira gatxenak, arkuaren ertzetik zoazelako eta heldulekuak sano txikiak diralako.

Enekok adierazo dau: Gu eskola honetan hasi ginan eskaletan 90. hamarkadearen hasieran, besteak beste, Ángel Rosen, Juan Ignacio Lorente, Juanito Oiarzabal, Adolfo Madinabeitia, Atxo Apellaniz eta Antonio Mirandak egin eben legez; Eginoko hatxotan emon genduzan lehenengo pausuak eta asko maite doguz bideok.

Ikusi bideoa hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu