Euskal zinemearen presentzia nabarmena Malagako Jaialdian

Bizkaie! 2021-06-02 10:31   Zinemea

Bagilaren 3tik 13ra.

Málagako Zinema Jaialdian, 23 film izango dira atal ofizalean, horreetatik 4 lehiaketatik kanpo.

Edozelan be, Malagan erakusteko izena emon daben 2.321 filmeen artean, emakumeek zuzendutakoak 715 izan dira.

Inaugurazinoko galea Silvia Abril eta Toni Acostak aurkeztuko dabe eta zarratzekoa, barriz, Santiago Segurak.

Omenaldiei jagokenez, Málaga – Diario Sur saria Alejandro Amenábar zuzendariak hartuko dau; Atzera Begirako Saria Mariano Barrosok; Málaga Talent – La Opinión de Mála sariaga, barriz, Oliver Laxek eta Ricardo Franco-Zinema Akademia saria Julia Juanizek hartuko dau. Biznaga Ciudad del Paraíso Espainiako Zinemako klasikoek jasoko dabe eta Ohorezkoa Javier Fesser zuzendariak.

24. Malagako Jaialdian, Urrezko Filma Esa pareja feliz, Luis García Berlanga eta Juan Antonio Bardemen 1951eko klasikoa izango da.

Jaialdiari hasierea emoteko Secun de la Rosa aktore-zuzendariaren El cover film musikala aukeratu dabe.

Euskal lanak be izango dira Malagan:

- Lehiaketarako Sail Ofiziala:

Macarena Astorgaren La casa del caracol (Bowfinger eta Basque Films).

- Sail Ofiziala lehiaketatik kanpo (Amaiera):

Ana Murugarrenen García y García (Blogmedia).

- Dokumental Luzeen Sail Ofiziala:

Aitor Merinoren Fantasía (Doxa Produkzinoak).

- Film labur dokumentalen sail ofiziala:

Quebrantos, María Elorza eta Koldo Almandozena (Txintxua Films).

- Film Laburren Sail Ofiziala:

Esti Urresolaren Polvo somos (Sirimiri Films).

Davd Pérez Sañudoren La colcha y la Madre (Amania Films).

Marina Palacioren Ya no duermo (Gariza Films).

Pablo Hernandoren El ruido Solar (Code 7 Pictures).

- Animazine Laburren Sail Ofiziala:

Alberto Vázquez-en Homeless Home (UniKo).

- Emakumeen eskubideak baieztatzen dituen film laburrak

Iker Esteibarlandaren Before I die.

Ainhoa Urgoitia eta Enrique Rey Monzónen Barraskiloentzat iganderik ez.

Itxaso Díazen La historia de todos nosotras.

Euskal filmak

Jaialdiaren antolatzaileek Ana Murugarren zuzendariaren García y García filma aukeratu dabe, Blogmedia eta Clarq Mediak produzidutakoa, hogeita laugarren edizino honi amaierea emoteko.  Komedia hau abuztuaren 27an helduko da zinema-aretoetara. Azken proiektu honetarako, zinemagile nafarrak ondoko taldea izan dau, besteak beste, Pepe Viyuela, Jose Mota eta Antonio Resines..

Datorren bagilaren 11n, zinema-aretoetan estreinau aurretik, Macarena Astorgak zuzendutako La casa del caracol lanagaz gozetako aukerea izango dabe Malaga. Thriller psikologikoa da, Sandra García Nietoren izen bereko eleberrian oinarritua.

Aitor Merinoren azken lana, Fantasía izenekoa, barriz, Dokumentalen Sail Ofizialean izango da ikusgai. Proiektuaren gidoia preparetan Aitor bera ibili da, Ainhoa Andrakagaz, Zuri Goikoetxeagaz eta Amaia Merinogaz batera. 

Laburrean 

Maria Elorzaren eta Koldo Almandozen azken lana ere ez da faltako Malagan. Indarkeria matxistearen inguruko film labur hau, Txintxua Filmsek produzidutakoa, Film Labur Dokumentalen Sail Ofizialean proiektauko dabe. Bartzelonako La Mida No Importa jaialdian Film Labur Onenaren saria irabazi ondoren eta nazinoarteko hainbat jaialditan be autortzak jaso ostean izango da Malagan.

Sail Ofizialean, Esti Urresola dogu Polvo somos filmagaz. Sirimiri Films etxearen lehen film labur honetan, Laudioko zuzendariak asteburu arraro bezain maitagarria bizi daben lau emakumez osotutako familia baten erretratua egiten dau.

David Perez Sañudo be izango da Malagan. Ane pelikuleagaz lortutako erantzun bikainaren ostean, zuzendari bilbotarrak jaialdian parte hartuko dau La colcha y la madre film laburragaz. Azken lan honetan Marina Paresen laguntzea izan dau gidoia egiteko. Bestalde, Marina Palaciok Donostiako Zinemaldian aurkeztu eban Ya no duermo obrea eroango dau jaialdira. 

Fikzinozko film laburren artean, Pablo Hernandoren El ruido solar dago, Code 7 Picturesek produzidutakoa. 

Animazine sailak Alberto Vazquezen Homeless Home lana hartuko dau, Uniko Films-eko Ivan Miñambresek eta Autour de Minuit-ek produzidutako lana. Annecyko Nazinoarteko Animazino Zinema Jaialdiaren Sail Ofizialean estreinautako film laburra da, munduko animazio jaialdirik garrantzitsuenean hain zuzen be eta bertan Epaimahaiaren Saria irabazi eban. Halaber, epaimahai berak Oscar sarietako izendapenetarako hautagai lez aukeratu eben eta Goya sarietarako izendapena be jaso eban. Alberto Vázquezek umezaroan irakurritako Erdi Aroko fantasietan oinarritzen da laburra. 

Emakumeen eskubideen defentsan

Hiru euskal lan be proiektauko dira Emakumeen Eskubideak Baieztatuz izeneko film laburren sailean. Alde batetik, Iker Esteibarlandaren bigarren film laburra, Before I Die. Lan honek nazinoarteko sei sari jaso eta 25 jaialdi baino gehiagotan parte hartu dau.

Bestalde, Ainhoa Urgoitia Santamariak eta Enrique Rey Monzonek Barraskiloentzat iganderik ez lanean emakumeek be landa-eremuan lan egin leikiela aldarrikatu dabe.

Horrezaz gan, La historia de todas nosotras film laburrak El Salvadorreko hiru emakumeren bizipenak kontetan ditu, abortu delitu bat egotzita oinarrizko eskubideak urratu jakezalako. Itxaso Diazen lan honek hainbat sari jaso eta nazinoarteko jaialditan parte hartu dau dagoeneko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu