'The Edge of Guillotine' da aurten BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia iragarriko dauen kartela

Bizkaie! 2021-05-17 13:01   Zinemea

Jan Zahula txekiarraren erretratua da kartelekoa.

Jan Zahula argazkilari txekiarraren The Edge of Guillotine erretratuak irabazi dau BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia kartela Saria CVCEPHOTO lehiaketan, beraz mendi zinemaldiaren aurtengo irudi nagusia izango da.

Elbaren bailaran, Txekiako Errepublikako Suitza Bohemia eskualdean, badira hareharrizko hatx eta mendiak eta horreetako ertz zorrotz batean agiri da Jenny Fischer eskalatzaile estadubatuarra, Gilotina VIIb bidea eskaletan.

Zehetasun teknikoak:

- Egilea: Jan Zahula.
- Kokalekua: Lbaské údoli, Txekiar Errepublikea.
- Eskalatzailea: Jenny Fischer.
- Bidea: Gilotina, VIIb gradua (txekiako harearri gradua) -lehen igoerea 1978-
- Azalpena: Jennyk bide estetiko hori hautatu eta eskalau eban aste batzuk lehenago eta bertan eskaletan egoala erretratuak egin gura zituan: Beste zeregin batzuetara joana nintzan hara, baina asmau genduan eta egindako saioko erretratu gustukoena da hauxe.
- Kamerea: Sony A7III.
- Lentea: Tamron 17-28 f/2.8, 18mm-tan botata.
- EXIF: 1/250S, f/2.8, ISO 100.

Hauxe, beraz, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioko karteleko irudia, babesle nagusien logoakaz jantzia: Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta BBK Fundazinoa.

Donostiako Club Vasco de Camping Alkarteak 7.ez antolatu dau CVCEPHOTO mendiko jardueren nazinoarteko erretratugintza lehiaketea eta 2017tik emoten da bertan Mendi Filmeko karteleko irudiaren saria, bide batez 700€-ko diru-saria be badauena:

Mendi Film Kartelak CVCEPHOTO bidez

2020: INTO THE LIGHT, Sandi Bertoncelj

2019: TOP OF AFRICA, Christian Pondella

2018: LEARNING TO FLY, Rainer Eder

2017: THE LIGHTHOUSE, Christoph Jorda

Maiatzaren 29an egingo da CVCEPHOTO sariak emoteko ekitaldia Donostiako Antzoki Zaharrean (18:00), jentearentzako edegia eta hara begira sarituen barri emon dabe honezkero. Irabazlea Marcin Ciepielewski poloniarra izan da, "The X" erretratuari esker, bigarren saria Alex Buisse frantziarrak irabazi dau "Moulin" erretratuagaz hirugarrena Alessandro Cantarelli italiarrak irabazi dau "Lavaredo's Gloria" erretratuari esker. Zazpigarren edizinoak 58 herrialdetako 372 egileren lanak batu ditu eta, dnetara, 952 erretratu aurkeztu ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu