Dariusz Zaluski: 2021eko IAMF Sari Nagusia, zortzimiletako zuzendari barria

Bizkaie! 2021-05-13 08:23   Kirola

Kurt Diemberger handiaren lezinoa ondoen barruratu dauen zuzendaria eta alpinistea da Zaluski.

Alpinista eta mendizale poloniarrak jasoko dau Mendi Zinemearen Aldeko Nazinoarteko Alkargoaren (International Alliance for Mountain Film) aurtengo Sari Nagusia. Trentoko mendi zinemaldiaren sari banaketa ekitaldian iragarri barri dau IAMF Presidente lez Jabier Baraiazarrak: Kurt Diemberger handiaren lezinoa ondoen barruratu dauen zuzendaria eta alpinistea da Zaluski, bera da zortzimiletako zuzendari barria.

Mendiko gaiak zineman isladatzen eginiko ibilbidea eta mendiko zinemeari zein mendiko kultureari eginiko ekarpena autortzen ditu IAMF Sari Nagusiak. Dariusz Zaluski 20. saritua da, izendegi distiratsu bateko kide bihurtu da. Karakorumen dabil orain lanean film barri bati begira.

Haren filmagintzearen eredu da Ostatnia Gora (The Last Mountain) filma (Mendi Tour Online-an ikusgai), 2018an poloniarrek K2 neguan igoteko egin eben espedizinoaren gorabeherak dakarzana, ordura arte gitxitan bezela, Himalayako goi mailako espedizino baten bilakaerea bikain agertzen dauena. 2019ko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Zinemaldian Zuzendari Onenaren Saria eta Mendiko Film Onenaren Saria irabazi zituan Dariusz Zaluskik lan horregaz eta nazinoarteko beste hainbat zinemalditan be sari ugari lortu ditu.

International Alliance For Mountain Film Grand Prize (2002-2021)

2021 Dariusz Zaluski
2020 Werner Herzog
2019 Keith PAartridge
2018 Kurt Diemberger
2017 Gillez Chappaz
2016 Sender Films
2015 Anne, Erik and Veronique Lapied
2014 Eric Crosland and Dave Mossop, Sherpas Cinema
2013 Alastair Lee
2012 Ermanno Olmi
2011 Pavol Barabas
2010 Hans-Jürgen Panitz
2009 Lothar Brandler
2008 Sebastian Álvaro
2007 Michael Brown
2006 Directorate General For Television Switzerland
2005 Jean-Pierre Bailly
2004 Fulvio Mariani
2003 Leo Dickinson
2002 Gerhard Baur

Mundu osoko 27 zinemaldik eta Torinoko Museo Nazionale della Montagna-k osotzen dabe Mendi Zinemearen Aldeko Nazinoarteko Alkargoa. Bost Kontinentetako 20 herrialde dagoz bertan ordezkatuta. Mendi zinemagintzearen industrian ardatz nagusia da eta berau sustatu, hobetu eta konserbetea dau helburu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu