'La dama del FANTAterror' gaur Bilbon

Bizkaie! 2021-05-10 10:01   Zinemea

Helga Liné aktore alemaniarra omenduko dabe.

La dama del FANTAterror dokumentala eskainiko dabe gaur, hilak 10, prentsarako, 11:00etan, Golem-Alondigako I. aretoan. Hamabost minutuko proiekzinoan izango dira Diego López, dokumentalaren zuzendaria eta Sitges-ko Jaialdiko programatzailea eta Vanesa Fernández, FANT jaialdiaren zuzendaria.

Bien bitartean, La dama del FANTAterror filman, Helga Liné aktore alemaniarra omenduko dabe, ezelako generori bildurrik ez eutson aktore alemaniar oparoa.

Kontuak kontu, Fant - Bilboko Fantasia Zinemaldia martxan dago eta orain arteko autortzen artean, Jaume Balaguerori emon deutse aurtengo Ohorezko Fant Saria, zuzendariari saria emoteaz gan, [Rec] sagako eta Frágiles edo Los sin nombre filmen zuzendariari.

Fant-ek martxan jarri ditu bere proiekzinoak Ilargi Guztiak. Todos las Lunas filmagaz Campos Elíseos Antzokian. Igor Legarreta bizkaitarrak zuzendutako mundu mailako estreinaldian, Haizea Carneros, Itziar Ituño eta Josean Bengoetxea protagonista dituan fabula fantastikoagaz.

Beste alde batetik, aurtengo Fantrobia saridunak, Lluis Quilezek, Bartzelonako zuzendari eta produktoreak, ezin izan dau galara etorri baina bideo bat bialdu dau, ekitaldian proiektau den esker oneko mezua adierazoteko.

FANT jaialdiak azken Goya sariaren irabazleak hartu ditu: Nerea Torrijos (Jantzien Diseinu Onena) eta Maite Arroitajauregui eta Arantzazu Calleja (Jatorrizko Musika Onena). Euskal sortzaileek 2021ean Akademiaren bost sari irabazi zituen Akelarre (Pablo Agüero, 2020) film luzearen produkzinorako sorkuntza prozesuak azaldu ditue.

Fant Laburrean Euskal Filmak atalean, euskal zuzendariek zuzendutako film laburrek Euskal Film labur Onenaren Epaimahaiaren Saria irabazteko aukerea izango dabe, 2.000 eurokoa, hain zuzen be. Ganerako sariak dira: Euskal Film labur Onenaren Saria (2.000 €) eta Publikoaren Saria (3.000 €).

Lehiaketako hamaika film laburrak jatorrizko bersinoan ikusi ahal izan dira, euskerazko azpitituluakaz:

Bombardeo, Juanmi Cuestarena; Breath, Aitzol Saratxagarena; Homeless Home, Alberto Vázquezena; Irten barrura, Aitor Mendilibar eta Ibon Goikorena. Meritum, Yago Mateorena; Oculto, Imanol Ortizena; Ospel, Xanti Rodriguezena; El ruido solar, Pablo Hernandorena; Si te mueres, te mato, Erik Campos Garcíarena; Sísifo, de Markel Goikoetxea Markaidarena; Zerua hautsi zen gaua, María Fontánena.

Fant-ek maiatzaren 16ra arte iraungo dau eta 73 proiekzino eskainiko ditu, horreetatik hiru Europako estreinaldiak izango dira eta zortzi Estaduko premierrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu