'Nomadland' filmak hiru Oscar irabazi ditu

Bizkaie! 2021-04-26 07:55   Zinemea

Los Angelesen goizaldean izan da Oscar sarien 93. edizinoa, Steven Soderbergh-ek zuzendua.

Sariei jagokenez, sei izentapen bazituan be, azkenean, Nomadland filmak hiru irabazi ditu: Filmarik Onena (Nomadland), Zuzendari Onena (Chloé Zhao) eta emakumezko aktore onena (Frances McDormand). Azken honek ibilbideko hirugarren Osgar saria irabazi dau aurretik Fargo (1996) eta Tres anuncios en las afueras (2017) filmeetan egindako lanagaitik. Orain arte Meryl Streep eta Ingrid Bergman baino ez dagoz hiru Oscar sari irabazita.

Horrezaz gan, nabarmentzekoa da Bestalde, Ma Rainey's Black Bottom-ek, The Father-ek, Sound of Metal-ek, Soul-ek, Mank-ek eta Judas and the Black Messiah-k bina sari irabazi dituela.

Ganerakoan, epaimahaiaren eretxiz, Gizonezko Aktore Onena Anthony Hopkins izan da (The father).

Bigarren Mailako Emakume Aktore Onena: Yuh-jung Youn (Minari).

Bigarren Mailako Gizonezko Aktore Onena: Daniel Kaluuya (Judas and the black messiah).

Animazinoko Film Onena: Soul.

Gidoi Egokitu Onena: Christopher Hampton eta Florian Zeller, The father.

Jatorrizko Gidoi Onena: Emerald Fennell, Promising Young Woman.

Egokitutako Gidoi Onena: The father.

Atzerriko Film Onena: Druk (Danimarka).

Beste alde batetik, Makillaje eta Ule-Apainketa Onena Sergio Lopez-Riverarentzat eta bere laguntzaile Mia Neal eta Jamika Wilsonentzat izan da Ma Rainey's Black Bottom filman egindako lanagaitik; Oscar sarien historian, lehenengoz saritu ditue arraza baltzeko persona bi: Mia Neal eta Jamika Wilson.

Saritu guztien zerrendea begitu hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu