Filmin plataforman be Mendi Tour Online

Bizkaie! 2021-04-16 08:10   Kirola

Eskaintzea Filmin bidez egiteak ikusle gehiago erakarriko ditu.

Online eskaintzea zabaldu egin da Mendi Filmen, orain Filmin zinema plataforma digital entzutetsuan be ikusi daitekez Bilbon nabarmendutako pelikulak: Unbranded, Freedom Underload, Dirtbag: The Legend of Fred Beckey... lako lanak, Mendi Filmen Sari Nagusia irabazitakoak eta beste hainbat gehiago Mendi Tour Online kanalean.

Mendia, abenturea, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituen pelikulak nahieran, edonoiz eta edonon. Jatorrizko bersinoei eutsiz, nahi bada Mendi Filmek landutako euskerazko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluetara joteko aukereagaz.

Gero eta mendi zinemazale gehiago gara. Asko zarie online zerbitzura jo dozuenok orain urtebete Vimeo plataforman sartu ginanetik, pandemia bete-betean. Eskaintzea Filmin bidez be egiteak ikusle gehiago erakarriko ditu, mendiko zinemea eta zuzendarien lanak ezagutarazoteko aukera aparta da eta bidebatez mendiko kulturea sustatuko dogu danon artean.

Mendi Tour Amurrio

Amurrioko Herriko Antzokian, gaur, hilak 16, 19:00etan hasiko dira proiekzinoak.

2021eko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia, abenduaren 3tik 12ra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu