Bilbaoartek zinemearen Pioneras / Pionnières / Aitzindariak omenduko ditu
2021-04-12 08:18 ZinemeaBilboko Institut Français-en lankidetzeari esker dator zikloa.
BilbaoArtek emakume zinemagileei eskainiko deutse zinema programazinoaren zati bat. Zikloa apirilaren 13tik maiatzaren 20ra izango da, zazpi filmeko ziklo hau BilbaoArteko Art House Zinema aretoan izango da, jatorrizko bersinoan, azpitituluakaz, emakumeek zuzendutako zinema frantsesaren hasieretan zeharreko ibilbide legez.
Zikloaren azken egunean (maiatzaren 20an), gainera, Callisto McNulty zuzendari frantziarra izango da BilbaoArten, Delphine et Carole (2018) filma aurkeztuko dauena.
Sarrerean harian, sartzea doban da, aldez aurretik telefonoz erreserbauta (94 415 50 97) proiekzinoaren egun berean.persona bakotxeko gehienez jesarleku bi erreserbau ahal izango dira eta maskarea erabiltea nahitaezkoa izango da. Film bakotxeko bi proikzino egingo dira:
- Apirilak 13 eta 15, 19:00: Alice Guy: 13 courts métrages, Alice Guy (50’) + La Souriante Madame Beudet, Germaine Dulac (42’).
- Apirilak 20 eta 22, 19:00: Pour Don Carlos, Musidora & Jacques Lasseyne (90’).
- Apirilak 27 eta 29, 19:00: Le Roi des Aulnes, Marie-Louise Iribe (70’).
- Maiatzak 4 eta 6, 19:00: Paris 1900, Nicole Vedrès (82’).
- Maiatzak 11 eta 13, 19:00: Cléo de 5 à 7, Agnès Varda (90’).
- Maiatzak 18 eta 20, 19:00: Delphine et Carole, Callisto McNulty (70’).
Zikloko filmei eta zuzendariei buruzko informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!