XVII. Lau Haizetaran izena emoteko epea zabalik
2021-04-08 09:06 ZinemeaDonostiako hitzordua 2021eko irailaren 21, 22 eta 23an egingo da, Donostiako 69. Zinemaldiaren barruan.
Izena emoten daben proiektu guztietatik hamalau hautatuko dira finantzatzaile potentzialei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei aurkezteko.
Foroak hiru atal nagusi ditu: Tailerrak, Pitching Saioak eta Bilera Indibidualizatuak:
Tailerrak
Prestakuntza-jarduerak dira eta foroaren aurreko bi egunetan egiten dira (irailaren 21ean eta 22an). Produktoreei aukerea eskaintzen jake proiektuak aditu profesionalen laguntzearekin jorratzeko, proiektu horreetatik ahalik eta etekinik handiena atarateko.
Pitching
Irailaren 23an egingo da, goizez, Kursaal Jauregian, eta produktoreek beren proiektuak azalduko ditue Commissioning Editoreen panel garrantzitsu baten aurrean. Saio horreetan, gaian aditua dan moderatzaile bat izango da eta aldibereko itzulpen-zerbitzua eskainiko da. Proiektuak gaztelaniaz eta ingelesez aurkeztu daitekez eta proiektu bakotxa 7 minutuan aurkeztu beharko da (teaserra barne).
Bilera Indibidualizatuak
Irailaren 23an, arratsaldez, Comissioning Editoreen eta aurkeztutako proiektuen ordezkarien arteko one to one bileren agenda bategaz osotuko da programea, sortu daitekezan lankidetza-akordioak zehazteko helburuari eutsiz.
Azken buruan, Ibaia saria irabazteko aukerea izango dabe (3.000 euro).
Kontuak kontu, bagilaren 18ra arte, parte hartu nahi daben dokumental-produktoreek, nahi beste proiektu inskribiduteko aukerea izango dabe online hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!