IAMF-k bere sareko jaialdietan filmak online erregistretako aukerea jarri dau martxan

Bizkaie! 2021-04-06 12:18   Zinemea

IAMFren helburuak dira mendiko zinemea sustatzea, hobetzea eta jagotea.

Mendiko Zinemarako Nazinoarteko Elkargoa-IAMF, Mendiko Zinemearen sektorean lan egiten daben profesionalei eta erakundeei zerbitzua emoteko erakundea da. Hogei herrialdetan egiten diran eta kontinente bakotxean ordezkaritzea daben jaialdien sarea eskaintzen dau. Sareak trukaketa profesionala eta sortzailea ahalbidetzen dau zinemagile, kirolari, outdoor markekin eta mendi komunidadeagaz eta ideak konpartidu eta zinema eta mendiko komunidadeko eta Aliantzako kideentzako baliogarriak diran zerbitzuak ahalbidetzen ditu.

IAMF-ren helburu nagusia mendiko zinemea sustatzea, hobetzea eta jagotea da eta IAMF eta bere kideak beti egon dira aldaketen aurrean adi, sistema analogikotik digitaletara igaro eta gero eta konektatuago dagoan mundura egokituz.

Orain, pelikulen izen-emoteak online egiteko aukera barri bat dakar, IAMF-ko kide diran jaialdi guztietara begira filmak behin bakarrik erregistretea ahalbidetzen dauena mountainfilmalliance.org webgunearen bidez. Alde batetik, horrek zuzendari eta egileentzako filmak erregistretako prozesua errazten dau, lehen jaialdi bakotxeko izen-emote orriak banan-banan bete behar zituen eta. Bestetik, IAMF-ko kide guztientzako izen-emoteak eskuragarri bihurtzen ditu errazagoa da filmek mundu osoko publiko zabalago batera heltzea.

Online izena emoteko epea zabalik daben jaialdi guztietara filmak aurkeztea posible da, inprimaki bakarra betez; bertan filma erregistrau dan jaialdien ikuspegi orokorra eskaintzen da eta IAMF-ko beste jaialdi batzuek filmaren izen-emotea edegiten dabenerako abisuak ezarri daitekez.

Zuzendariek filmaren kopia IAMF-ko artxibategian ixtea aukeratu leikie Torinoko (Italia) Mendi Museo Nazionalean. Horren helburu bakarra jaialdiko materialak gorde eta artxibetea da, mendiko zinemeak denporan zehar izan dauen bilakaera dokumentatuz. Filmak ez dira proiekzinoetarako erabiliko (zuzenean edo linean) ez helburu komertzialakaz, ezta maileguan be. Bateren bati artxibautako materialak interesetan bajakoz, Mendiko Museo Nazionalak eskubideen jaubeakaz hartu-emonak erraztuko deutsoz.

Mendiko Zinemarako Nazinoarteko Aliantzako 28 kideen artean dago BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Jaialdia.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian izena emoteko epea irailaren 15ean amaituko da



Igaz traba handia gainditu eta asko irabazi genduan danok, mendiko filmen zuzendari, produktore eta zaleok, pandemia sasoiko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia edizino gogoangarriari eutsiz. Motxilea energiaz beteta, sasoia da 2021eko edizinoan sartzeko.

14. edizinorako izen-emote epea apirilaren 1etik zabalik dago irailaren 15era arte; kontuan hartu, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako lanek baino ezingo dabela parte hartu edizino honetan.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia abenduaren 3tik 12ra izango da aurten. Egile, zuzendari eta errealizatzaileek euren lanak aurkezteko sasoia da beraz. Mendiagaz lotutako gaiak izaten dira ardatz filmotan (alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, naturea...).

Sail Ofizialeko sari guztiek izango dabe Eguzkilore garaikurraz batera diru-ordaina eta, danetara, 24.000€ emongo dira.

2020. urtea

Igaz 175 film aurkeztu ziran 36 herrialde ordezkatuz, inoiz izan dan kopururik handiena. Sail Ofizialeko zerrendea, barriz, 54 filmek osotu eben.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu