Garbiñe Ortegak Punto de Vistako zuzendari artistikoaren aldia amaitu dau

Bizkaie! 2021-04-06 07:55   Zinemea

Zuzendari barriak 2022ko martiaren 14tik 19ra egingo dan jaialdia atondu beharko dau.

Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazinoarteko Jaialdiak amaierea emon deutso azken 4 urteotan zuzendari artistiko izan dauen Garbiñe Ortegaren ibilbideari. Eskerrak emon gura deutsoz etapa aberasgarri honetan pasinoz egin dauen ahaleginagaitik eta onena opa deutso etorkizunean. Garbiñeren lanak, jaialdiaren zuzendaritzan, arrasto sakona itxi dau eta festibalaren historiaren parte izango da betiko, aurreko zuzendaritza artistikoakaz batera.

2006an sortu zanetik, Punto de Vistak lau zuzendari artistiko izan ditu bere 15 edizinoetan, lau urtean behin barritzen baita zuzendaritza hori. Zuzendari artistikoak izan dira, ordena kronologikoan: Carlos Muguiro (2006-2009), Elias Querejeta Zinema Eskolako egungo zuzendaria; Josetxo Cerdán (2010-2013), Espainiako Filmotekearen zuzendaria; Oskar Alegria (2015-2017), igaz Zumiriki filma estreinau eban zinemagile nafarra; eta Garbiñe Ortega (2018-2021), amaitu barri dan edizinoan jaialdiaren zuzendaritzan eginiko ibilbidea amaitu dauena, lau urtez ez-fikzinoko zinema ausart, anitz eta eraldatzaileago baten aldeko apustua egin ondoren.

Nafarroako Gobernuak sustatu eta NICDOk antolatzen dauen Punto de Vista jaialdiak zabalik dau honezkero zuzendari artistiko barria aukeratzeko prozesua eta aukeratuaren eginkizuna izango da festibalaren edukiak programau 2022ko martiaren 14tik 19ra egingo dan hurrengo edizinotik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu