Gazteshare-ko gazteek euren lana erakutsiko dabe Bilborocken
2021-03-26 12:24 ZinemeaIkus-entzunezkoen inguruko formakuntzea jaso dabe asteotan.
Bilboko Udalak gazteentzat antolatutako Gazteshare programearen azken saioa berezia izango da, bertan parte hartu daben hamar lagunek euren lanak erakutsiko dituelako. Martiaren 30ean, martitzenean, ipini dabe hitzordua, 18:00etan Bilborocken. Saioa jente guztiarentzat zabalik egongo da, eta sartzea doban izango da, baina aretoaren edukierea zorrotz kontrolauko dabe.
Gazteshare programeari esker, hamar gazte bost astez ibili dira ikus-entzunezko lanen grabazinoan, tresnetan eta formatuetan formakuntzea jasoten, teknologia digitala ardatz. Batez be, sare sozialetan modu eraginkorrean komunikau ahal izateko baliabideak erakustea izan da saioen asmoa. Batez beste, 23 urte ditue saioetan ibili diran gazteek.
Formakuntzearen amaierara helduta, eta asteotan parte-hartzaileek hainbat eduki landu eta sortu dituela ikusita, horreek erakusteko tartea hartuko dabe, Bilborockeko saio berezian. Gazteek egindako piezak ikusteaz gan, barriketaldia antolatu dabe.
Beste alde batetik, Bilborock TV izeneko magazina egingo daben gazte biak aukeratuko ditue Gazteshare programako parte-hartzaileen artean. Bilboko Udalak zehaztu dauenez, neska bat eta mutil bat izango dira, eta Bilborockeko azken saioan emongo dabe euren izenen barri. Magazina 2021eko apiriletik abendura bitartean egingo dabe, eta Bilbao Gazteren sare sozialetan ikusi ahal izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!