'Tom eta Jerry' filma euskeraz estreinauko dabe gaur

Bizkaie! 2021-03-26 08:55   Zinemea

Martiaren 26an, barikuan, estreinauko dabe.

EAEko hamahiru zinema-aretok Tom eta Jerry filma estreinauko dabe. Tim Storyk zuzendutako film estadubatuar hau marrazki klasikoetako personaia nagusietan oinarrituta dago eta irudi erreala animazinoagaz buztartzen dau.

Elfkinak eta Kranston ikastetxea: munstroen eskola filmen estreinaldiaren ostean, Tom eta Jerry pelikulea Zinema Euskeraz programeak 2021ean hartuko dauen hirugarren filma izango da. Zineuskadik jarraipena emongo deutso euskal ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko konpromisoari, COVID-19 pandemiak eragindako egungo egoerearen ondorioei aurre egiten laguntzeko. Egitasmo honi esker, ume eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketea bultzatzen dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta euskerea sustatzen dau zinemagintzan. Beraz, Zinema Euskeraz programeak zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko helburua dau, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.

Hurrengo zinema-aretoetan ikusi ahal izango da filma: Antiguo Barri Zinema (Donostia), Zugaza (Durango), Getxo, Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Golem Alondiga (Bilbo), Usurbe (Beasain), Modelo Antzokia (Zarautz), Bastero Kulturgunea (Andoain), Gurea Antzokia (Amasa-Villabona), Oñati, Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga) eta Areria Aretoa (Lazkao).

Era berean, datozen hileotan publiko zabalari zuzendutako hainbat film izango ditugu ikusgai eta, horreen artean, dagoeneko aurreratu daiteke hurrengo filmak Sablehortz kapitaina (apirilak 30), Maya Erlea, urresko esfera (maiatza) eta Space Jam (bagila) izango dirala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu