Kirolariak babestea sekula baino beharrezkoagoa dala dino Bizkaia-Bizkaialdek
2021-03-24 10:36 KirolaUrteko batzarra egin dabe Fundazinoko kideek.
Bizkaia Bizkaialde Fundazinoak hamahirugarren topaketa edo urteko batzarra egin dau Bilbon, aurtengo erronkak aztertzeko. Batzarrean izan da Lorea Bilbao Fundazinoko presidente eta Foru Aldundiko Kultura eta Kirol diputadua, baita bertako kide diran 20 enpresa, 30 klub eta 36 taldeetako ordezkariak be.
Lorea Bilbaok azaldu dauenez, Bizkaiak kirol-sistema sendoa dau, erakundeen, federazinoen, kluben, kirolarien, teknikarien eta enpresen arteko lankidetzeari esker. Halandabe, azken hileak gogorrak izan dira gizartearentzat, eta kirolari be eragin deutso pandemiak. Horregaitik, kirolariak babesten segitzeko beharra eta konpromisoa agertu ditu Bizkaia-Bizkaialdeko presidenteak.
Gaur, sekula baino gehiago, Bizkaiko kirolaren muskulua indartu behar dogu, esan deutse Bilbaok batzarrean batu diranei. Lanean jarraitu behar dogu, kirol-sareak markautako erronkak lortu deiazan.
2021-2022 denporaldian, Bizkaia Bizkaialde Fundazinoak miloe bat euro baino gehiago emon deutsez 16 kirol-modalidadetan maila gorenean lehiatzen dabizan 36 talderi. Horreetatik 18 emakumezkoenak dira, 17 gizonezkoenak eta badago talde misto bat be.
Laguntzinoa hartu daben kluben zerrendea hau da: Athletic Club, San Inazio Beisbol, Bermeo-Urdaibai, Atletismo Bidezabal, Bilbo BSR, Gora Bilbao, Trapagaran Eskubaloia, Velódromo Duranguesado, Sestao Xake Taldea, Askartza Claret, Javi Conde Atletismo Egokitua, Santutxu Atletismoa, Zuazo Eskubaloia, Sakoneta, Leioa Igeri Waterpolo, Sestaoko Antonio Trueba, Gaztedi, Gernika KESB, Getxo Rugby Taldea, Goiherri Kirol Alartea, Isuntza Arraun Taldea, Itsasoko Ama Arraun Taldea, Landu Durango, Metropolitano, Ondarroa Arraun Alkartea, Alusigma Dental Peñota Triathlon Team, Raspas, Real Club Jolaseta, Ugeraga eta Zierbena Arraun.
Bestetik, Bizkaia-Bizkaialde Fundazinoa babesten daben erakunde eta enpresen artean dagoz Bizkaiko Foru Aldundia, Athletic Club, Ondobide, IMQ, IDOM, Petronor, Euskaltel, Acha, Nortunel, Bilboko Portuko Agintaritzea, Euskotren, Mikeldi Ikastegia, Ibarrondo, Excavaciones Viuda de Sainz S.A., Boslan, Grupo Campezo, Olarra, Cycasa, Lanmedia, Inbisa, Sidenor, Alaiki, Sdec, Deia, Radio Popular, Cantera Deportiva, Bizkaia Irratia eta El Correo.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!