Nanteseko Zinema Jaialdian 13 euskal film egongo dira
2021-03-24 09:24 ZinemeaSail ofizialean lehiatuko dira Juanma Bajo Ulloaren Baby eta David Pérez Sañudoren Ane.
Martiaren 25etik apirilaren 4ra egingo dabe Nanteseko Zinema Jaialdia, Festival du Cinéma Espagnol dalakoa, eta aurreko urteetan legez, euskal zinemagintzearen atal berezia izango dau, Fenêtre Basque. Bertan ikusi ahal izango dira Euskal Herriko sortzaileen 13 film, horreetatik zazpi luzeak, eta ganerakoak laburrak.
Sail ofizialean Juanma Bajo Ulloaren eta David Pérez Sañudoren pelikula barriek hartuko dabe parte, Baby eta Ane, hurranez hurran. Beste lau film luzeak honeek izango dira: Arzak since 1897 (Asier Altuna), Zumiriki (Oskar Alegria), Hil kanpaiak (Imanol Rayo), Nora (Lara Izagirre) eta Urtzen (Telmo Esnal).
Film laburrei jagokenez, sei ikusi ahal izango dira Bretainiako uri nagusian: Barbudos (Tucker Dávila Wood eta Larry Mankusoren), Quebrantos (María Elorza eta Koldo Almandoz), Dar-Dar (Paul Urkijo), Ehiza (Huazkena Taldea), El ruido solar (Pablo Hernando) eta Ya no duermo (Marina Palacio). Kimuak egitasmoaren parte dira sei pelikulok.
Frantziako agintariek pandemiari aurre egiteko agindu dituen neurri zorrotzak dirala eta, Nanteseko jaialdiaren 30. edizino hau ezin izango da presentzala izan. Horregaitik, proiekzino eta ekitaldi guztiak online izango dira, FestivalScope plataforman.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!