Nafarroako bertso plazea martxan jarriko dau Zapla! egitasmoak

Bizkaie! 2021-03-23 10:12   Bertsolaritzea

Saio mueta eta ariketetan barritzeko erabili nahi da aukerea.

Zazpi saio antolatu ditu Nafarroako Bertsozale Alkarteak, herrialdeko zazpi herritan, apirilaren 23tik maiatzaren 15era. Txapelketarik ez dan honetan, nafar bertsolariei plazak eskaintzea da asmoa, kultura segurua dala erakusteagaz batera.

Pandemiak erabat astindu dau kulturgintzearen sektorea eta bertsolaritzea ez da salbuespen izan. 2020an, Nafarroan, ehun bertso saio inguru egin ziran, normalean 200 baino gehiago izaten diranean urtean. Osasun egoereak, gainera, erabat desagerrarazo ditu bertsolaritzearen adierazpen informalenak, otorduen bueltan egindako saioak, kasurako. Eta egoerearen ondorioz, bertsolaritzearen ikur eta erakusleiho dan Nafarroako Bertsolari Txapelketea be atzeratu behar izan dau Nafarroako Bertsozalek, txapelketearen berezko ezaugarriak (bertsolarientzako aukera bardintasuna, aretoen arteko orekea, epaimahai bera saioetan...) bermatzeko zailtasunen ondorioz.

Pandemiaren bilakaerearen arabera finkatuko dira txapelketarako data barriak. Dana dala, kultura segurua dala azpimarratu nahi dau Nafarroako Bertsozalek.

Txapelketearen berezitasunak bermatzea gatxa da egungo egoeran, baina aukerea badago egon bestelako saio asko antolatzeko. Osasuna bermatu eta bertso saioak antolatzea ez dira gauza kontrajarriak eta arlo horretan, eredu izateko prest dago Nafarroako Bertsozale, saioak kalidadez eta aldi berean segurtasunez antolatu daitekezala erakutsiz. Asmo horri eutsiz jaio da Zapla! egitasmoa, Nafarroako bertso plazak aktibau eta sustatu
guran.

Helburuak

- Pandemiak bertso plaza ia desagerrarazp dauen honetan eta Nafarroako Bertsolari Txapelketea atzeratuta, nafar bertsolari eta gai-jartzaileei plazak eskaintzea.

- Kulturea, eta bertsolaritzea, segurua dala eta erantzukizunez atondu daitekezala erakustea, eredu emotea.

- Txapelketeak exijiduten dauen saio/egitura zurrunetik harago, bestelako saio mueta, gai, ariketa moldeakaz esperimentetea.

Zazpi saio

Bertso zirkuitu bat da Zapla!, zehatzago, zazpi bertso saiok osotuko daben ziklo bat. Zazpi herritan egingo dira zazpi saioak, apirilaren 23tik maiatzaren 15era.

Ekitaldi bakotxak, gainera, izakera propioa izango dau, hain zuzen, hori da egitasmoaren helburuetako bat: bertso saioen diseinuan barritu eta esperimentetea, ohikotik harago egon daitekezan ariketa, gai eta saio
muetak proponiduta. Era berean, bertsolaritzearen aniztasuna be islatu nahi dau egitasmoak, kultur adierazpen horren barruan egon daitekezan saio mueta ezbardinak batuz.

Saioak

Lizarran (Apirilaren 23an), Beran (Apirilaren 24an), Irurtzunen (Apirilaren 30ean), Zizur Nagusian (Maiatzaren 2an), Antsoainen (Maiatzaren 8an), Agoitzen (Maiatzaren 9an) eta Arantzan (Maiatzaren 15ean) eginen dira zazpi saio horreek eta bertako udalen babesa jaso dau Nafarroako Bertsozale Alkarteak
egitasmoa antolatu ahal izateko.

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitekez martiaren 29tik aurrera, 7 eta 8 euro bitarteko prezioan (bertso bazkarikoak
30 euroan).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu